Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Eskola Kirola Igeldon antolatu da ikasturte honetan ere

Guraso elkartea burubelarri ari da lanean ikasturte berria hastearekin batera. Ikasturte berriari begira, hainbat kontu nabarmendu dituzte. Hasteko, azpimarratu dute Covid-19aren kontrako neurri gabe hasi dela ikasturtea eta oso albiste ona izan dela hori. Horrekin lotuta, goizeko Zaintza zerbitzua eskolako liburutegira bueltatu ahal izan da.
Datuei dagokienean, ikasturte honetan 10 ikasle berri hasi direla jakinarazi dute: 2 urtekoak 8 dira; 4 urtekoa 1; eta 3.mailakoa beste 1.

IKO dendako kanpo aldea espazio seguruagoa da orain

Aurreko ale batean jakinarazi zen moduan IKO dendako kanpo aldea fase ezberdinetan hobe­tzen joateko asmoa azaldu zuten. Lehen pauso horietako batzuk parkina egokitzea, espaloia txukuntzea eta kanpoaldean bezeroak lasai eserita egoteko mahai bat jartzea izan ziren. Orain, segurtasun aldetik eman da pausorik handiena. Errepi­detik duen gertutasunak sortzen zuen arriskua saihesteko, baranda bat jarri dute IKO dendaren aurre alde guztian. Gainera beste mahai bat jartzeko asmoa dutela ere adierazi dute.

Hilabeteko tartean, ekintza ugari egin dituzte Eskolan

Irailaren 8an ekin zioten ikasturte berriari Eskolan eta hilabeteko epean bete-betean sartu dira ohiko martxan.
Azaldu dutenez, ikasturte berri honetan Olatz (HH 3), Maria (HH), Mª Eugenia (1. Z) eta Itsaso (Ahol­kulari) irakasleak batu zaizkie.
Taldeak ere aurkeztu dituzte: Txi­toak (HH 2), Astoak (HH 3), Ba­rras­kiloak (HH 4-5), Leopardoak (1. Z), Piratak (2. Z) eta Infernuaren Gela (3. Z) dira aurtengo taldeen izenak.
Proiektuari dagokionez, lehen hiruhileko honetako proiektua "Gure bazterrak" izango dela jakinarazi dute: «Talde bakoitza abiapuntu desberdinetatik abiatuz eta helburu anitz bilatuz inguruan dugunaz arituko da».

Eskumen eta zerbitzuen inguruko proposamena atzertzen

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa. TET Batzordeak jakinarazi du Siadecok proposamen bat prestatu duela Igeldok izan ditzakeen eskumen eta zerbitzuen inguruan. Horiei lotuta, balorazio ekonomikoak ere egin ditu txostenean. Batzordea proposamen hori aztertzen ari da. Honen inguruan lehen inpresioak trukatzeko ere bilera bat egin behar zuten udaletxean ekainean, baina atzeratu egin dela azaldu dute eta ez dutela oraindik datarik.
Aztertzen ari diren edukien inguruan hitz egiteko eta erabakiak hartzeko herritarrekin biltzeko beharra ere ikusten dute. Aurrerago, Herri Batzar bat antola­tzea aurreikusten dute.

Txalingo obrarekin kezkatuta

Herri Kontseiluak jakinarazi du kezkatuta jarraitzen duela Txalingo obrarekin. Hasieratik irregulartasun zantzuak ikusi ditu bertan eta gertatutakoaren inguruan informatzen aritu da. Azaldu duenez, azken eskaera bat aurkeztu berri du Udal Erregistroan. Erreportaje grafiko bat eskatu du, Udaltzainak edo dagokiona bertaratuz. Arrazoiaren berri eman du: «Txalinen eraiki­tzen ari direna, itxura eta materialagatik, txalet moderno bat da. Kasu horretan, ez luke beteko indarrean dagoen Plan Orokorraren arau orokorrek eta eraikuntzako ordenantza osagarrien 35. artikuluak adierazten duten baldintza, hau da, landa-lurzoruan eraikitzen den edozein eraikin berrik gure eremuko landa-eraikuntza tradizionalaren tipologia izan behar duela exijitzea».

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom