Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2019

Giro bikaina Garagardo Azokan

Aurten ere, ohikoa ez den Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izan da Igeldon eta benetan arrakastatsua izan dela azaldu dute antolatzaileek: «Lan asko egin da, ondo saldu da, jenero ona eta goxoa zegoen, iaz baino zerbeza gehiago ere bazegoen, turnoetan eta jasoketan jendeak asko lagundu du, giro bikaina... Beraz, oso pozik eta oso sentsazio onarekin geratu gara». Azoka berezi honetan, inguruan egindako garagardo artisauez gain, bertako jakiak egon dira aukeran: hegaluzea, bentreska, saltxitxak, tomatea, gindillak... 

Garagardo Azoka berezia, aurten ere

Aurten ere, ohikoa ez den Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izango da Igeldon. Abuztuaren 23, 24 eta 25ean izango da. Azoka berezi honetan, bertan egindako garagardo artisauak eta jakiak egongo dira aukeran. Ordutegi desberdinetan egongo da zabalik azoka: ostiralean, arratsalde-gau partean (18:00-23:30); larunbatean eta igandean egun osoan (12:00-23:30).

Errepidea itxita goizetik arratsaldera, Klasikaren eraginez

Larunbatean (abuztuak 3), Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa izango da eta ondorioz, Igeldoko errepide nagusia itxita egongo da 11:30etatik 18:00etara (gutxi gorabehera). Dena dela, bertan egongo diren Mugikortasun agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20etara.   

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom