Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2021

Igeldo kulturaz blaitzen

"Mesede bat egitearren" antzezlana Igeldon

Uztailaren 4ean, igandea, kale antzerkia izango da Igeldon. Trapu Zaharra konpainiaren "Mesede bat egitarren" antzezalana izango da ikusgai. Asier Sota igeldoarra eta Lierni Fresnedo ariko dira aktore lanetan. Antzerkia Igeldoko plazan izango da 13:00etan hasita. Euskeraz izango da.

Itziarko esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera

Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren gaia lantzen ari den batzordeak hitzaldia antolatu du igande honetan (ekainak 27). Bertan, Itziarko auzo-udalaren esperientzia ezagutzeko aukera izango da lehen eskutik. Izan ere, Arantza Egaña Itziarko alkatea eta Andoni Aranberri auzo-udalaren sorrera lanetan aritutakoa Igeldon izango dira. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da, frontoian.

2020-2021 ikastaroak argazkitan

Autobusa 20 minuturo izango da iraila bukatu arte

Urtero bezala, ekainetik aurrera Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira. Hain zuzen 10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna eta denbora tarte horretan 20 minuturo izango da autobusa. Irailaren 30ean, osteguna, bukatuko da zerbitzu hau.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom