Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2019

Zeramika eta musika nahastuko dituzte "Polaroid" emanaldian, larunbatean

"Polaroid" izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldoko plazan. Olatu Talka jaialdiaren barruan izango da eta zeramika, eszena eta musika nahastuko dituzte performance honetan. Hain zuzen, zeramika piezak egosiko dituzte, musikak lagunduta. Bi zeramikariren eskutik izango da: Emilia Musial poloniarra eta Sergi Pahissa katalana. Gaueko 22:00etan hasiko da eta ordu erdi inguruko emanaldia izango da.

Ekainetik aurrera, autobusa 20 minuturo

Dbusek jakinarazi du, aurten ere, 16-Igeldo linean zerbitzu gehiago emango dituztela ekainaren 1etik aurrera. Hau da, 10:05etik 21:05era bitartean, autobusa 20 minuturo izango da. Zerbitzu honek irailaren 30eraino iraungo du. Honela, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa erraztu nahi duela adierazi du Dbusek.

Aginagara, Eskola Txikien festara!

Gipuzkoako Eskola Txikien festa Aginagan ospatuko da aurten. Ekainaren 9an izango da eta lan eta lan dabiltza eguna prestatzen. Igeldoko guraso, haur eta herritarrei animatu eta bertaratzeko dei egiten die Igeldoko Mendizorrotz Guraso Elkarteak. 

"Polaroid" performancea ikusgai, larunbatean

Olatu Talka jaialdiaren barruan, "Polaroid" izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldon. Zeramika, eszena eta musika nahastuko dira performance honetan. Bertan, zeramika piezak egosiko dituzte zuzenean, musikak lagunduta. Ordu erdi inguruko emanaldia izango da eta bi zeramikarik hartuko dute parte: Emilia Musial poloniarrak eta Sergi Pahissa katalanak. Undermountek bultzatutako emanaldia ere bada. Gaueko 22:00etan izango da plazan.

ATZERA BEGIRA: Biorretan Eskola

Orri Informatiboko maiatzeko alean, honakoa argitaratu zen ATZERA BEGIRA atalean:

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom