Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2017

Bi taldetan banatuta egingo dute eskea, hasieratik

Lanak gehiago banatu eta lehenago bukatzea da helburua. Arratsaldeko 14:30etan abiatuko dira bai 24an, bai 31n. Igande honetan, Olentzeroren etorrera ere izango da eskea bukatzean.

Pilotegi irekia, astelehenetik aurrera

Pilotegi bideko lanak martxa onean doaz eta aste honetan, Zelai-Eder inguruko zatia konpontzen bukatuko dute. Egun batzuk hormigoia sekatzeko beharko dira eta azaldu dutenez, astelehenetik aurrera bidea irekia egongo da.

Ibilbide aldaketa, eskeetan

Hasieratik, bi taldetan banatuta egingo dituzte eskeak. Lanak gehiago banatu eta lehenago bukatzea da helburua.

Denda baino gehiago

Igeldoko nekazarien kooperatibako kideek proiektu berri bat dute eskuartean. Gune berri bat jarri nahi dute Sindikatuan. Denok ulertzeko: denda jarri nahi da. Baina kideek argi utzi duten bezala, ez da denda soil bat izango. Proiektua aurkezten ibili dira azken asteetan eta herritarren iritziak jasotzen ari dira. Ez dago ezer itxia, oraindik. Urtarrilaren 20ra arte luzatu dute epea bazkide berriak sartu eta proiektua zehazteko. 2019an ateak irekitzea espero da.

VPOko etxeekin zerbait egin beharra ikusi zen Herri Batzarrean

VPOko etxeak saltzerako garaian, igeldotarrek lehentasuna izan eta zerrenda berri bat osatu dezaten eskatu dio Herri Kontseiluak Udalari. Udalak ezezkoa erantzun du. Beste hainbat gai ere landu ziren.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom