Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts tagged festak

Gogotik gozatzeko asteburua izan da

San Pedro festetarako prest daudela erakutsi dute herritarrek pasa den asteburuan. Egia esan, denetik izan du, eguraldi bikainaz gain, eta gogotik gozatu dute plazara gerturatu direnek. 

Asteburu honetan ere izango da zerekin gozatu

Ieltxoren kurtso bukaerako emanaldia, arrantza lehiaketa, moda desfilea, euskal dantza... eta San Juan bezpera, tartean. Beraz, asteburu honetan ere ez da aspertzeko aukerarik izango.

Krosa, pelota eta futbola, herria girotzen hasteko

Herriko festak gainean ditugu eta igande honetan dagoeneko izango dira ekintzak girotzen hasteko. Goizeko 10:00etan, krosa izango da, Igeldoko igoera herrikoia, hain zuzen. Aurtengoa 38. edizioa da. Aurretik izena eman nahi izanez gero, internetez egin behar da: www.herrikrosa.eus. Bestela, egunean bertan izango da aukera Ezeiza hotelean. Aurten, sari banaketa plazan izango da.

Moda desfilea eta Umore Horiya, San Pedrotan

Jai Batzordetik azaldu dutenez, ekintza berriak izango dira aurtengo San Pedro jaietan. Horien artean, Moda desfilea eta Umore Horiya aipatu dituzte, baina sorpresa gehiago ere izango dira.

Argazki lehiaketa martxan, jaietako portada aukeratzeko

Ttonttorro Jai Batzordearen Argazki Lehiaketa martxan da. Aurkezten diren lanean artean, programako portada aukeratuko da. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom