Krosa, pelota eta futbola, herria girotzen hasteko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Krosa, pelota eta futbola, herria girotzen hasteko

(0 iruzkin)

Herriko festak gainean ditugu eta igande honetan dagoeneko izango dira ekintzak girotzen hasteko. Goizeko 10:00etan, krosa izango da, Igeldoko igoera herrikoia, hain zuzen. Aurtengoa 38. edizioa da. Aurretik izena eman nahi izanez gero, internetez egin behar da: www.herrikrosa.eus. Bestela, egunean bertan izango da aukera Ezeiza hotelean. Aurten, sari banaketa plazan izango da.

Eta beste berritasun bat ere izango du aurtengo krosak, izan ere, kros txikia egingo da herrian barrena, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Pelota eta futboleko finalak

Krosaz gain, pelota eta futbolaz gozatzeko aukera ere izango da igandean. Eguerdiko 12:00etan hasita, pala txapelketako finala jokatuko da maziza txuriarekin.

Arratsaldeko 17:00etan, futbolaren txanda izango da; areto futboleko finalak jokatuko dira. Pasa den asteburuan lehenengo kanporaketa jokatu zen. Argazkiak ikusgai daude galerian.

Eta 19:00etan, berriz, eskuzko pelota goxoko finala jokatuko da eta ondoren, palako finala teniseko pelotarekin.

Hurrengo asteburuan, jarraipena

Festetan girotzen joateako, hurrengo asteburuan ere izango da aukera. Honako ekintzak izango dira, besteak beste: Ieltxoko kurtso amaierako emanaldia eta erromeria, arrokako arrantza lehiaketa, moda desfilea, San Juan sua eta eskea, euskal dantza emanaldia, arrain erakusketa eta probaketa…

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom