Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: apirila, 2018

Lezkarrik kontzertua emango du larunbatean, Antiguon

Lezkarri abesbatzak kontzertua emango du larunbatean. Antiguoko Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan izango da. Nize M. Cresporen zuzendaritzapean ariko dira eta Eresmin abesbatza ere izango dute aldamenean, Jaime Tejadas zuzendariarekin. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da emanaldia eta igeldotar guztiei luzatzen diete gonbidapena.

Argazki lehiaketa martxan, jaietako portada aukeratzeko

Ttonttorro Jai Batzordearen Argazki Lehiaketa martxan da. Aurkezten diren lanean artean, programako portada aukeratuko da. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Igeldon ere, erabakitzera goaz!

Gure Esku Dago herri ekimeneko taldetxo bat martxan dago Igeldon. Adin ezberdineko 8 lagun elkartu dira eta otsailaren 25ean egin zuten aurkezpena, herri kirol eta hamaiketakoarekin batera. Erabakitzeko eskubidearen inguruan urte garrantzitsua izango da aurtengoa eta Igeldon ere olatu horretara igo behar dugula diote. Ekimen ugari izango dira eta garrantzitsuena, galdeketa. Ekainaren 17an izango da Igeldon. Orain, sinadurak biltzen ari dira galdeketa egin ahal izateko.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom