Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: emakume afaria

Bingo eta guzti aurtengo Emakume Afarian

Emakumeen Egunaren bueltan, Emakume Afaria egin zen larunbatean Igeldon (martxoak 10). Ohi bezala, Igeldoko emakume baserritarrek antolatu zuten afaria. Aurtengoan, herriko 55 emakume elkartu ziren eta betiko moduan, giro ederrean ibili ziren. Igeldoko Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izan zen afaria eta tripa ederki bete ostean, oparien banaketari ekin zioten. Eta oraingoan, ohiko zozketa bidez izan beharrean, bingoan jokatuz aukeratu zituzten saridunak. Alde batetik, linea aurrena kantatu zuenak urdaiazpikoa eta sorpresa txiki bat eraman zituen; Amaia Errazkinek, hain zuzen. Eta bestetik, bingoa kantatu zuenak saski mundiala eta sorpresa txiki bat irabazi zituen. Kasu honetan, Larraitz Zubeldia izan zen sariduna. Beretzat izan ziren Igeldoko baserrietako barazkiak, arrautzak, behi esnea eta ardi esnea, gazta, txerrikia, masaje saioa, lore bat… Gustora hartu zen bingoarena eta saltsa polita sortu zuen!

25 bat emakume elkartu ziren plazan, planto eginez

Zehazki Igeldoko zenbat emakumek egin zuten planto atzo ez dugu jakiterik, baina plazan kuadrila polita elkartu zela bai. Greba Feministaren deialdiari erantzunez, adin ezberdinetako 25 bat emakume elkartu ziren goizeko 11:30etatik aurrera. Besoko moreak banatu, kartelak jarri eta pankartak egin zituzten, hasteko. Aita Orkolagaren bustoa ere apaindu zuten!

Emakume afaria, larunbatean

Aurten ere, urtero bezala, Martxoaren 8ko Emakume Eguna ospatzeko emakume afaria izango Igeldon. Martxoaren 10ean, hain zuzen. Aurtengoan Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izango da. 20:30tan jarri dute elkartzeko ordua, kanpineko tabernan bertan eta 21:00tan afaria. Ondorenean, afalostea girotzeko izango da nahiko “xaltxa”.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom