Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2018

Azken egunak armarrirako ideiak proposatzeko

Igeldoko armarria berritzeko bidean, Herri Kontseiluak martxan jarri zuen berriz prozesua orain dela pare bat hilabete eta ideiak proposatzeko epea ostiralean bukatuko da. Armarriak islatu beharrekoa adieraziz, herritarrek aukera dute proposamenak egiteko. Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

Armarria osatzeko bidean, ideiak proposatzeko epea zabalik dago

Duela hiruzpalau urte, Igeldoko armarria berritzeko prozesua abian jarri zen eta herritarrek hainbat ideia proposatu zituzten armarriak islatu beharrekoa adieraziz. Orduan hasitako prozesuari jarraipena eman nahi dio Herri Kontseiluak eta epea zabalik dago ideia berriak proposatzeko. Abuztuaren 31ra arte egongo da epea zabalik. 
Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

Errepidea itxita, Klasika dela eta

Larunbatean, abuztuak 4, Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa izango da eta ohi bezala, Igeldotik pasako da. Ondorioz, errepide nagusia itxita egongo da denbora tarte batez. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte egongo da itxita, hau da, 18:00ak ingurura arte. Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Murgil bidetik barrena igoko dira txirrindulariak eta errepide nagusitik jaitsiko dira Donostiara. Beraz, Igeldoko kanpinetik hasita Donostiara bitarte itxita egongo da eta baita Murgil bidea ere. Horrez gain, Pilotegi eta Bordako bideetatik ere ezingo da errepide nagusira sartu. Ordu tarte horrek aldaketak izan ditzake, lasterketako gorabeheren eraginez.

ARANTXA TXINTXURRETA - BIOLOGOA: «Iraungo badu, baldintza egokiak ere behar ditu, baina hori gizakion ardura da»

Arantxa Txintxurreta igeldoarrak bigarren saria lortu du Europako bisoiaren inguruko Mikroipuinen Lehiaketan, “Gainerakoan, erruki” ipuinarekin. Irabazitako saria: 200 euro liburutan, Gasteizko liburu-denda batean gasta­tzekoak. Dena dela, oraindik ez omen du ezer erosi, buru belarri baitabil master batekin. Gure galderak erantzuteko tartetxo bat atera du behintzat.

ATZERA BEGIRA: 1988 urteko Igeldoko Igoera

Argazkian goraka ageri dena Moises Odriozola da, txapela irabazi zuen urtean, 15 urterekin. Beherantz ageri dena berriz, Cesar Perez (donostiarra), lehenengo zihoan baina Buena Vista pasa eta berehala buelta eman eta erretiratu egin zen eta Moises lehen postuan jarri zen. Biorreta pasa eta berehala Moises ezinean zihoalarik, atzetik zetorkion Pedro Garciak lagundu eta aurrera jarraitzeko indarra eman zion. Garai hartan Pedro Garciak zuen errekorra, (25,05min) baina urte hartan bigarren gelditu zen. Moisesek 26 minutu eta 27 segundu behar izan zituen helmugara iristeko.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom