Armarria osatzeko bidean, ideiak proposatzeko epea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Armarria osatzeko bidean, ideiak proposatzeko epea zabalik dago

(0 iruzkin)

Duela hiruzpalau urte, Igeldoko armarria berritzeko prozesua abian jarri zen eta herritarrek hainbat ideia proposatu zituzten armarriak islatu beharrekoa adieraziz. Orduan hasitako prozesuari jarraipena eman nahi dio Herri Kontseiluak eta epea zabalik dago ideia berriak proposatzeko. Abuztuaren 31ra arte egongo da epea zabalik. 
Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

30 proposamen baino gehiago
Aurreko deialdian, 30 proposamen baino gehiago jaso ziren. Honakoak izan ziren gehien azaldu ziren ideia-kontzeptuak:
Harria/ Harrobia/ Arrokak/ Lapa/ Lanperna/ Itsasoa/ Mendia/ Zuhaitzak/ Abereak-Animaliak/Nekazaritza/ Auzolana.

Udazkenean, lehiaketa
Ideiak jaso ondoren, udazkenean armarriaren diseinu fasea martxan jarriko da. Bertan, interesdun edonork parte hartu ahal izango du. Lehiaketaren oinarrien berri aurrerago emango da eta bertan, balorazio irizpideak, proposamenak zer formatotan aurkeztu… eta abar zehaztuko dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom