Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: Pilotegi bidea

Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute

Herri Kontseiluaren eta herritarren eskaria kontuan hartuz (idatzi eta bilera desberdinen ostean), Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udaleko Mantenimendu saileko teknikariak. Prestatu duten proiektuan honakoa bildu dute: goitik hasi eta Ganbo Berriraino bidea asfaltatzea. Horrez gain, pare bat zabalgune egitea (kotxeak gurutzatzeko) eta hasierako zatian segurtasunerako barrera bat jartzea “quitamiedos” modukoa.
Aurrekontuari dagokionez, 77.000 eurokoa da. Diputazioak 37.000 euroko diru laguntza emango du eta Donostiako Udalak 40.000 euro jarriko ditu. Eskatu zezaketen gehiena eskatu dutela azaldu du teknikariak.
Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago eta ez dute zehaztu noiz onartuko duten. Beraz, emandako hitza beteko duten jakiteko, itxaron egin beharko da proiektua eskuartean izan arte. Esandakoaren arabera, lanak aurten hasiko lirateke.

Pilotegi bideko zatia asfaltatuko dute asteazkenean

Pilotegi bideko obrak bukatzeko, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatzea falta da. Obrako arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkenean hasiko dira asfaltatzen eta bidea itxita egongo da. Pare bat eguneko kontua izango dela azaldu dute. Tarte horretan, Aristondotik gorakoek kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik. 

Pilotegiko lanak bukatzeko, zati bat asfaltatzea falta da

Abendu erdialdera hasi ziren Pilotegi bideko obrak eta urtarrilerako bukatzea aurrikusten bazen ere, oraindik zati bat asfaltatzea falta da. Hain zuzen, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatuko dute eta horretarako, eguraldi ona beharrezkoa dela azaldu diote Udal  teknikariek Herri Kontseiluari. Beraz, oraindik ez dute zehaztu noiz bukatuko duten.
Asfaltua bota eta lurra ondo sekatzeko, lau bat egun beharko dituztela adierazi dute. Lan horiekin hasten direnean, bidea itxita egongo da. Aristondotik gorakoek Kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik.

Pilotegi bidea itxita egongo da bihar

Pilotegi bideko lanekin jarraituko dute datorren astean eta bihar bidea itxita egongo da. Asteartean zabaltzea espero dute. Seinalizatua egongo da.

Pilotegi irekia, astelehenetik aurrera

Pilotegi bideko lanak martxa onean doaz eta aste honetan, Zelai-Eder inguruko zatia konpontzen bukatuko dute. Egun batzuk hormigoia sekatzeko beharko dira eta azaldu dutenez, astelehenetik aurrera bidea irekia egongo da.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom