Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pilotegiko goiko zati osoa asfaltatuko dute

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluaren eta herritarren eskaria kontuan hartuz (idatzi eta bilera desberdinen ostean), Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo dutela jakinarazi du Donostiako Udaleko Mantenimendu saileko teknikariak. Prestatu duten proiektuan honakoa bildu dute: goitik hasi eta Ganbo Berriraino bidea asfaltatzea. Horrez gain, pare bat zabalgune egitea (kotxeak gurutzatzeko) eta hasierako zatian segurtasunerako barrera bat jartzea “quitamiedos” modukoa.
Aurrekontuari dagokionez, 77.000 eurokoa da. Diputazioak 37.000 euroko diru laguntza emango du eta Donostiako Udalak 40.000 euro jarriko ditu. Eskatu zezaketen gehiena eskatu dutela azaldu du teknikariak.
Proiektua oraindik ofizialki onartu gabe dago eta ez dute zehaztu noiz onartuko duten. Beraz, emandako hitza beteko duten jakiteko, itxaron egin beharko da proiektua eskuartean izan arte. Esandakoaren arabera, lanak aurten hasiko lirateke.

Beheko zatian, hainbat kontu
Beheko zatiko lanak bukatzeko, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatzea falta zen eta hori eginda, bukatutzat eman dituzte lanak. Dena dela, ur-bide bateko tuboa ondo garbitu gabe utzi dutela abixatu zaie eta baita Aristegieta eta Zelai Eder artean dagoen zuloa ez dutela tapatu. Lan horiek egitekoak dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom