Pilotegiko lanak bukatzeko, zati bat asfaltatzea falta da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pilotegiko lanak bukatzeko, zati bat asfaltatzea falta da

(Iruzkin 1)

Abendu erdialdera hasi ziren Pilotegi bideko obrak eta urtarrilerako bukatzea aurrikusten bazen ere, oraindik zati bat asfaltatzea falta da. Hain zuzen, Aristondo eta Aristegieta arteko zatia asfaltatuko dute eta horretarako, eguraldi ona beharrezkoa dela azaldu diote Udal  teknikariek Herri Kontseiluari. Beraz, oraindik ez dute zehaztu noiz bukatuko duten.
Asfaltua bota eta lurra ondo sekatzeko, lau bat egun beharko dituztela adierazi dute. Lan horiekin hasten direnean, bidea itxita egongo da. Aristondotik gorakoek Kaxkotik barrena ibili beharko dute eta Aristegietatik beherakoek, Igaratik.

Hobekuntza gehiago behar
Udalak osatutako proiektu honetan, honako lanak egin dira: Ganbo Berri eta Aristondo artean bidea txukundu eta berriro hormigoia bota; Aristegieta eta Zelai Eder artean kuneta txukundu eta tartean zegoen zulo bat tapatu; Zelai Eder eta Ansotegi artean bidea konpondu eta berriro hormigoia bota; hortik Igarara arteko aldapan, zenbait puntutan berriz hormigoia bota; zenbait puntutan ur-bideak garbitu eta berreskuratu. Esan bezala, Aristondo eta Aristegieta artea asfaltatzea faltako litzateke.

Lanak hasi aurretik, Herri Kontseiluak adierazi zuen bezala, arazo handiena goiko partean dago eta zenbait hobekuntza egiteko eskaera egin dio berriz Donostiako Udalari (idatzi bat ere erregistratu zuen abenduan, bizilagunen aportazioak bildu ostean). Bertan, zabalguneak eta babesgarriak jartzeko eskatu zaie, besteak beste, eta baita bide osoa asfaltatzeko ere.

«Ezer baino hobea da, baina ez du arazoa konpontzen»

Pilotegi bidea konpontzeko eskaera aspaldikoa da eta lanak bukatzear dauden honetan, egindakoaren inguruan bertako bizilagunek ze iritzi duten jakin nahi izan du Orri Informatiboak. Hiru bizilagunekin elkartu gara: Koldo Lizarralde (Aristondo), Ainara Azpiazu (Ganbo Berri) eta Kontxi Sagarzazu (Zelai Eder).

  

Koldo Lizarralde: «Egin dutena ez da kalterako, pixka bat mejoratu dute egoera. Konpondu duten zatietan berriz hormigoia bota dute, guk nahiago dugu asfaltoa, baina nahiko txukun geratu da egin duten tramo txiki hori. Ur-bideak ere altxa dituzte eta ondo, baina komeni da gehiago egitea. Pilotegi bideak behar duena da dena asfaltatzea. Eta batez ere, Ganbo Berritik gora, nahiz eta proiektuaren memoriak esaten duena esan, arrisku gehiena hor dago eta horri eman behar zaio soluzioa. Beheko partea ere laister irristatzen hasiko da, beraz, dena asfaltatu behar da».

Ainara Azpiazu: «Pilotegin obra egin behar zutela jakin nuenean, beste zerbait espero nuen. Premiazkoagoak diren lekuetan lan gehiago egingo zela uste nuen. Nere etxetik gorako zatian ikusten dut nik premia eta hor ez dute ezer egin. Egin dutena ondo xamar egin dute, antolaketa aldetik ere ondo aritu dira, baina ez naiz batere aseta geratu. Pertsonalki, esan bezala, premi gehiago ikusten dut goiko zati horretan. Ez dela erraza diote, baina zerbait egin beharko da».

Kontxi Sagarzazu: «Sekulako montajea iruditu zait egin dutena egiteko. Beste zerbait espero nuen. Azkenean, lehengo gauza bera jarri digute: hormigoia. Denbora gutxian hondatuko dela iruditzen zait. Nire ustez goiko zatia da okerren dagoena, nire furgonetak ez du aldapa hori igotzen. Irristatu egiten da eta egia esan, pentsatzen nuen zati horretan zerbait egingo zutela. Ezer baino hobea da egin dutena, baina behin egiten hasita, hobeto egin behar zituzten gauzak. Sentsazioa da ez dutela gauza askorik egin. Eta hori diot gure etxeko zatia politen utzi dutela kontuan izanda!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Igeldoko albaitari saltinbankia 6 urte, hilabete 1 atzera

Pilotegi bidea eta zilbor-hestea.
Pilotegi bidean konponketa batzuk egin ditu Donostiako udaletxeak. Nolako obrak egin dituen eta zeintzuk ez ditu egin nahi izan ikusi eta gero, irudi kurioso bat etorri zait burura.
Ez dakit konturatu zareten, baina konpondutakoak dira Igeldoko hego aldeko baserriak Donostiarekin lotzen dituen zatiak. Eta noski, konpondu ez dituenak, baserri berberak Igeldorekin lotzen dituenak. Kasualitatea? nork daki!
Ume jaio berria eta ama lotuta jarraitzen dute une batez zilbor-hesteari esker. Une laburra, berehala eteten baita lotura hau umea bizitza independientea izan dezan. Denborak aurrera egin ahala, umea koskortu eta bere kasa biziko da, erabaki propioak hartuz.
Donostiako agintariek ez dute nonbait biologiarik ikasi.

Igeldoko albaitari saltinbankia

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom