Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2020

Igeldoko jaiak bertan behera geratu dira

Aurten ez da Igeldon San Pedro jairik izango. Erabaki honen berri emanez, ohar bat argitaratu dute Ttonttorro Jai Batzordeak eta Herri Kontseiluak eta bertan adierazi dute «penaz, baina ardura handiz hartutako erabakia» izan dela. Honela azaldu dute: «Batetik, ikusten dugu ez dugula nahikoa baliabiderik herritarren segurtasuna bermatu eta festak antolatzeko. Instituzioetatik jarri diren baldintzak bete behar izateak, ekintza batzuk bertan behera uztea eta jaien izaera parte hartzailea kolokan jartzea lekarke. Bestetik, eta garrantzitsuena, uste dugu ez dela jaiak antolatzen aritzeko unea. Herritarrok beste kezka batzuk ditugu eta horiei arreta jartzeko momentua da. Herri ikuspegi batetik, elkar zaintza eta osasuna lehen lerroan jartzeko unea da. Txarrenari onena ateratzekoa».

Organikoaren edukiontziak jarri dituzte Igeldon

Igeldoko lau gunetan, hondakin organikoa jasotzeko edukiontziak jarri ditu Donostiako Udalak. Zehazki, honako lau puntutan jarri dituzte: Iturrietan, Kaxkoan, Buena Vistan eta Leku Ederren.
Pasa den ostegunean jarri zituzten eta erabilgarri daude dagoeneko. Horretarako, herritarrek txartela eskatu behar dute eta etxera bidaltzen zaie ondoren. Txartela eskatzeko, hona deitu behar da: 010 edo 943481000.

Igeldo konfinamenduan

Orri Informatibo berezia argitaratu dute maiatzean. Herrian eta inguruan koronabirusaren kontua besterik ez dugun honetan, Orri Informatiboko kideek ere, originalak izan, eta gai horixe lantzea erabaki dute. Lehenengo orrietan herriko berriak bildu dituzte eta ondoren, erreportaje bat osatu dute egoera hau Igeldon izaten ari den eragina azalduz. Horretarako, herriko zientzialari, osasun eta gizarte langileak, autonomoak, ostalariak, baserritarrak eta bestelako herritarrak elkarrizketatu dituzte. Pare bat iritzi artikulu ere bildu dituzte.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom