Igeldoko jaiak bertan behera geratu dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko jaiak bertan behera geratu dira

(0 iruzkin)

Aurten ez da Igeldon San Pedro jairik izango. Erabaki honen berri emanez, ohar bat argitaratu dute Ttonttorro Jai Batzordeak eta Herri Kontseiluak eta bertan adierazi dute «penaz, baina ardura handiz hartutako erabakia» izan dela. Honela azaldu dute: «Batetik, ikusten dugu ez dugula nahikoa baliabiderik herritarren segurtasuna bermatu eta festak antolatzeko. Instituzioetatik jarri diren baldintzak bete behar izateak, ekintza batzuk bertan behera uztea eta jaien izaera parte hartzailea kolokan jartzea lekarke. Bestetik, eta garrantzitsuena, uste dugu ez dela jaiak antolatzen aritzeko unea. Herritarrok beste kezka batzuk ditugu eta horiei arreta jartzeko momentua da. Herri ikuspegi batetik, elkar zaintza eta osasuna lehen lerroan jartzeko unea da. Txarrenari onena ateratzekoa».

Geldirik ez
Momentuak eskatutako erabakia horixe bada ere, Jai Batzordeko eta Herri Kontseiluko kideak ez direla geldirik geratuko nabarmendu dute: «Egoerak hobera eginez gero, aurrerago zerbait antolatzeko aukera aztertuko genuke, beti ere jakinik antolatzen dugun edozerk ez lukeela San Pedro jaiak ordezkatzea ekarriko».

OHARRA PDF

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom