Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: txirrindularitza

Donostiako Klasikoa Igeldotik pasako da abuztuaren 4an

Abuztuaren 4an Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa izango da eta ohi bezala, Igeldotik pasako da. Ondorioz, errepide nagusia itxita egongo da denbora tarte batez. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte egongo da itxita, hau da, 18:00ak ingurura arte. Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Murgil bidetik barrena igoko dira txirrindulariak eta errepide nagusitik jaitsiko dira Donostiara. Beraz, Igeldoko kanpinetik hasita Donostiara bitarte itxita egongo da eta baita Murgil bidea ere. Horrez gain, Pilotegi eta Bordako bideetatik ere ezingo da errepide nagusira sartu. Ordu tarte horrek aldaketak izan ditzake, lasterketako gorabeheren eraginez.

ONDITZ URRUZMENDI: «Nire helburua sprinera iristen diren karrerak lehiatu eta irabaztea da»

22 urteko txirrindulari igeldoarra da Onditz Urruzmendi. Afizionatutan, 23 urtez azpiko mailan dabil, Eibar Energia Hiria taldean. 2010 urtetik, infantil mailatik, txirrindularitzan dabil bere anaiak erosi zuen bizikleta bat tarteko (2011ko martxoko Orri Informatiboan elkarrizketa egin genion). Momentu honetan, karreterako denboraldian dabil eta denboraldia ezin hobeto hasi du, Zumaian jokatu zen aurreneko karrera irabaziz, hain zuzen.

Itzulia Igeldotik pasako da apirilaren 2an

Euskal Herriko Itzulia apirilaren 2an hasiko da (astelehena) eta 1go etapa honetan, Igeldotik pasako dira txirrindulariak. Hori horrela, errepide nagusia itxita egongo da, bai igotzeko bai jaisteko, 14:00etatik 16:00etara. Horrez gain, Mendizorrotzetik Oriorako bidea ere itxita egongo da 12:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, bi norabideetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ordu tarte horiek aldaketak izan ditzakete lasterketaren gorabeheren eraginez. Donostiatik sartuko dira txirrindulariak Igeldora (Donostian ere trafiko mozketak izango dira) eta Oriorako bidea hartuko dute ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.itzulia.eus eta www.donostia.eus.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom