Skip to content

Natura

Naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du Igeldok. Kostako herria izanik, itsaslabar ugari dauzka eta baita kostako txilardiak, otadiak, haltzadiak, ameztiak, hariztiak... Baso heldurik ez dago apenas, baina aipatzekoa da Agiti inguruan daukaguna. Hainbat landare mehatxaturen bizileku ere bada Igeldo.

Animaliei dagokienean, hegaztiak dira nagusi. 138 espezie aurkitu izan dira bertan. Bestalde, ezin aipatu gabe utzi EAE osoan hain preziatua den Hegoaldeko zuhaitz-igela. Izan ere, bertan daukagu erkidego osoko populazio bakarra.