Skip to content

Babestutako eraikin eta elementuak

Donostiako Udalak bere Plan Orokorrean, babestutako eraikin, elementu eta inguruneen katalogoa dauka eta bertan, Igeldoko eraikin eta elementu ugari ageri dira. Zehazki, 17. Historikoki edo arkitektonikoki interes handiko eraikin edo elementuak izan daitezke; interes arkeologikoa duten elementu edo guneak; edota interes naturaleko elementuak.

Igeldoren kasuan, alde batetik, historikoki edo arkitektonikoki interesa duten eraikin eta elementuak aurki ditzakegu; eta bestetik, interes arkeologikoa duten elementuak.

a) HISTORIKOKI EDO ARKITEKTONIKOKI INTERESA DUTEN ERAIKIN ETA ELEMENTUAK

Eraikin edo elementu hauek babes maila desberdinekoak dira (lau maila daude) eta Igeldokoak lehenengo hiru mailatan katalogatuta daude:

Lehenengo mailako babesa:

  • Aristegieta baserria
  • Ganboa baserria

Bigarren mailako babesa:

Hirugarren mailako babesa:

b) INTERES ARKEOLOGIKOA DUTEN ELEMENTUAK

Interes handiko eta babestu beharreko ingurune arkeologikoa daukagu Igeldon; Igeldoko estazio megalitikoa hain zuzen. Bertan, babestutako lau elementu aurki ditzakegu:

  • Aitzazate I-eko cromlechak
  • Arrobizarreko dolmena
  • Iturrietako dolmena
  • Mendizorrotz I-eko cromlecha

Estazio megalitikoaren inguruko informazio gehiago, hemen.