Anfibio eta narrastiak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Anfibio eta narrastiak

Igeldo, inguruko gunerik ezagunena da anfibio eta narrastiei lotuta. Izan ere, bertan ezarria dago Hegoaldeko zuhaitz-igela edo Igeldoko Igelaren (Hyla meridionalis) kudeaketa plana. Euskal Autonomia Erkidego guztian, Igeldo-Mendizorrotzen (Orio eta Usurbilgo barrutiak ere kontuan hartuta) aurkitu dezakegu espezie honetako populazio bakarra.

Komunitate herpetologiko guztia kontuan hartuz, anfibioen 8 espezie dauzkagu Igeldon eta narrastietan 11 espezie, Euskal Herri osoan ezagutzen direnen erdiak, hain zuzen.