Skip to content

Megalitoak

megalitoak

Mendizorrotz magaleko Megalitoak

Mendilerro horietako megalitoak kostaldetik hurbilen daudenak dira, Jaizkibelgoekin batera. 
Igeldoko estazioan trikuharriak, tumuluak eta harrespilak daude.
Arkitektura aldetik megalito apalak dira guztiak. Onyi-Adarra-Mandoegi kateko harrespilekin batera Euskal Herrian mendebaldeen daudenak ere badira Igeldokoak.

Hemen aipatutako monumentu megalitiko guztiak, baita Gipuzkoako besteak ere, Kultura Ondasun gisa deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Igeldo eta Meagako mendilerroetan bertan, Deklarazio horren aurretik, hainbat megalito suntsitu izan dituzte: trikuharri bat Igeldoko estazioan.

Aitzazate trikuharria

 

Geografia koordenatuak: x: 574.645; y: 4.794.184; z: 347

Usurbilgo udalerrian dago trikuharria. Tumulu bat dauka 8 metroko diametrokoa eta 0.75 metroko altuerakoa. Erdialdean lurrean sartutako lauza bat nabarmentzen da, barnealdera makurtua. Metro bat da luze lauza hori.

Arrobizar trikuharria

Geografia koordenatuak: x: 576.518; y: 4.794.802; z: 308

Tumulu bat dauka 9 metroko diametrokoa eta 1.50 metroko altuerakoa. 
Erdian lauza bat dago 1.75 metroko luzerakoa.

Iturrieta trikuharria

Geografia koordenatuak: x: 577.464; y: 4.795.380; z: 249

Trikuharriak tumulu bat dauka 10.50 x 8.50 metroko diametrokoa eta metro bateko altuerakoa. Tumuluaren erdian oraindik ere gordetzen da ganbara; 1.30 metroko luzerako lauza bat azaleratzen da ganbara horretatik, baita beste lauza txikiago batzuk ere, nahiz eta horiek gutxiago nabarmendu.


Mendizorrotz II trikuharria

Geografia koordenatuak: x: 576.065; y: 4.794.690; z: 335

Gaur egun desagertuta dago; izan ere, 1989an, lurra berdintzeko lanetan ari zirela erabat suntsitu zuten.
Deskubritu zutenean, 1986an, 10.50 metroko diametroko eta 0.95 eta 0.50 arteko altuerako tumulu bat zeukan. Kraterraren mendebaldeko muturrean 0.6 metroko lauza bat ateratzen zen lurretik.

Tontortxiki I tumulua

Geografia koordenatuak: x: 574.299; y: 4.794.117; z: 355

Tumuluak 11.6 metroko diametroa eta 0.6 eta 0.4 metro arteko altuera du.Erdian krater bat dauka; haren diametroak 5.4 metro neurtzen du eta 0.6 eta0.4 metro arteko sakonera dauka.

Tontortxiki II tumulua

Geografia koordenatuak: x: 574.076; y: 4.794.087; z: 337

Tumulu zirkularra da, 8.5 metroko diametrokoa eta metro bete eta 0.6 bitarteko altuerakoa. Erdian krater bat dauka; haren diametroak 4.6 x 3 metro neurtzen du eta sakonerak 0.2 metro.


Tontortxiki III tumulua

Geografia koordenatuak: x: 574.182; y: 4.794.109; z: 346

Tumulu zirkular bat da 8 metroko diametrokoa. Gaur egun desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Ekialdeko arkuaren zati batzuk baino ez dira geratzen.


Tontortxiki IV tumulua

Geografia koordenatuak: x: 574.194; y: 4.794.111; z: 347

Tontortxiki III tumulua bezala, hau ere desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Berez, 9 metroko diametroa dauka. Ekialdeko arkuan baino ez dira aztarna batzuk geratzen. Alde horretan 0.6 metroko altuerara iristen da.

Aitzazate I harrespila

Geografia koordenatuak: x: 574.704; y: 4.794.308; z: 331

Bi harrespilez osatutako multzoa da.

Batek 4.5 metroko diametroa du eta lurretik ageri diren 5 lekukoz osaturik dago. Lauza eta blokeen itxura dute lekuko horiek. Bada bat nabarmena, 0.55 metroko altuerakoa.
Bigarrenak 4 metroko diametroa dauka eta lurretik ageri diren 7 lekukoz osaturik dago. Lauza eta blokeen itxura dute lekuko horiek. Lau nabarmentzen dira, 0.1 metroko altuerarekin.


Mendizorrotz I harrespila

Geografia koordenatuak: x: 575.186; y: 4.794.426; z: 363

Hiru metroko diametroa du harrespilak. Lurrean ageri diren 12 lekukoz osaturik dago. Lauza eta blokeen forma dute lekuko horiek, eta 9 nabarmentzen dira, 0.3 eta 0.2 metro bitarteko altuerarekin. Barruan bloke txikiren bat azaleratzen da.