Skip to content

Ornogabeak

Igeldo-Mendizorrotz mendigunea interes handiko ingurua da ornogabeen dibertsitateari dagokionean. Donostia eta ingurua kontuan hartuta, egoera onenean dauden zuhaizti autoktonoak dauzkagu Igeldon eta baita espezie barietate gehien biltzen dituztenak ere. Hori horrela, ornogabeentzat inguru egokiak daude:

- Hego-hegoekialdea: zuhaizti helduez osatutako baso zabalak hezegune eta errekatxoekin, eta intereseko espezieak zelai eta larreekin.

- Ipar-mendebaldea: errekatxo batek zeharkatzen duen haltzadia. Bertan, errekako karramarro autoktonoa aurkitu dezakegu. 

- Iparraldea: ameztia berreskuratzen ari den gunea, intereseko espezien etorkizuneko habitata izan daitekeena. Hezegune eta errekatxoak daude. Agiti eta inguruko basoa nabarmentzekoa da.