Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Aitziber Alzua

Inauteriak ospatuko dira Igeldon, larunbatean

Poteoa, bazkaria, joku dinamikoak, musika eta dantza ez dira faltako. Hori guztia 13:00etatik aurrera.

Herriko gazteek Inauteriak ospatuko dituzte larunbatean. Horretarako, egitarau ederra prestatu dute eta herritar guztiei irekia dela azpimarratu dute: «Mozorrotu eta etorri gurekin ondo pasatzera!».

Eskola sarrera eta irteera orduetan, goiko parkina ez erabiltzeko deia

Umeek sarrera eta irteera seguruak izatea da helburua. Kontuan izateko orduak: 09:15, 13:00, 14:45 eta 16:15. Beste hainbat neurri ere ari dira hartzen.

Eskolan, proiektu bat martxan jarri da gurasoen ekimenez: Eskola Bidea izena du. Umeek eskola sarrera eta irteera seguruak izatea da helburua. Herri Kontseiluak ere bat egin du proiektuarekin eta herritarrei dei egiten die arduraz erantzuteko eta denon artean ahalegina egiteko.

Kooperatibako batzar eratzailea, datorren astean

Batzar horretan, kooperatibako bazkide izan nahi duten herritarrak onartuko dira. Otsailaren 18an izango da Itsas Aurren, 10:30etan.

Kooperatiba irekitzeko proiektua aurrera doa eta hurrengo pausoa bazkide izan nahi duten herritarrak kooperatibako bazkide bihurtzea izango da. Horretarako, batzar eratzailea egingo da otsailaren 18an. Itsas Aurren izango da goizeko 10:30etan. Interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete: «Garrantzitsua da bazkide garenok eta bazkide egin nahi duzuen guztiek parte hartzea. Guztion artean aurrera aterako dugu!».

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom