Skip to content

Kooperatibako batzar eratzailea, datorren astean

(0 iruzkin)

Batzar horretan, kooperatibako bazkide izan nahi duten herritarrak onartuko dira. Otsailaren 18an izango da Itsas Aurren, 10:30etan.

Kooperatiba irekitzeko proiektua aurrera doa eta hurrengo pausoa bazkide izan nahi duten herritarrak kooperatibako bazkide bihurtzea izango da. Horretarako, batzar eratzailea egingo da otsailaren 18an. Itsas Aurren izango da goizeko 10:30etan. Interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete: «Garrantzitsua da bazkide garenok eta bazkide egin nahi duzuen guztiek parte hartzea. Guztion artean aurrera aterako dugu!».

Horrez gain, batzar horretan, proiektu honen norabidea zehaztuz joango dira bazkideak. Kooperatibak ibilbide berri hori garatzeko zer nolako antolaketa beharko duen eta aurrera begira eman beharreko pausoak erabakiko dituzte. Argi utzi nahi dute, hala ere, bide honetan bazkide izateko aukera ere irekita geratuko dela.

Bazkide izateko ekarpena eta bonoak

Bazkide izateko jarri behar den diru kopurua 500 eurotakoa da eta ordaintzeko aukera desberdinak emango dira: kolpetik edo epeka urtebetean.

Bestalde, bazkidetzaz gain, proiektua babesteko ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak 250 euroko bonoak eskuragarri izango ditu. Azaldu dutenez, diru hori mailegua gutxitzeko erabiliko da eta osotasunean denbora epe batean bueltatuko zaio ekarpena egiten duenari.

«Onurak konpartituko ditugu»

Kooperatibako kideek argi dute proposamenak herrian ilusioa sortu duela eta alderdi asko asetzeko proiektua izango dela: «Kooperatiba irekiaz, herriari bizitza eman, nekazaritza-abeltzaintza bultzatu, herritarrei zerbitzuak eman... hauek guztiak eta gehiago asetzeko proiektua gauzatzea lortuko dugu! Azken finean, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutuz onurak konpartituko ditugula ziur gaude».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom