Eskola sarrera eta irteera orduetan, goiko parkina ez erabiltzeko deia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskola sarrera eta irteera orduetan, goiko parkina ez erabiltzeko deia

(0 iruzkin)

Umeek sarrera eta irteera seguruak izatea da helburua. Kontuan izateko orduak: 09:15, 13:00, 14:45 eta 16:15. Beste hainbat neurri ere ari dira hartzen.

Eskolan, proiektu bat martxan jarri da gurasoen ekimenez: Eskola Bidea izena du. Umeek eskola sarrera eta irteera seguruak izatea da helburua. Herri Kontseiluak ere bat egin du proiektuarekin eta herritarrei dei egiten die arduraz erantzuteko eta denon artean ahalegina egiteko.

Kaxkotik kanpora bizi diren gurasoei Calongeko aparkalekua erabiltzeko eskatzen zaie ahal den heinean, eta ezin bada, Aita Orkolaga kaleko aparkalekua era egokian erabiltzea, hau da, espaloia edo zebrabideetan kotxeak utzi gabe, edo bide erdian kotxea gelditu gabe haurrak jaitsi daitezen. Goiko aparkalekua erabiltzea ekidin beharko litzateke umeen sarrera/irteera orduetan: 09:15, 13:00, 14:45 eta 16:15etan.

«Badakigu aldaketa txiki hauek ahalegin handia eskatzen dutela errotuta dauden ohiturak direlako, baina garrantzitsua iruditzen zaigu ahalegina, gure seme-alaben ongizatea baitago jokoan», adierazi dute proiektuaren bultzatzaileek.

Beste hainbat neurri

Gurasoak egoerarekin kezkatuta, udaletxeko Mugikortasun Sailera jo zuten eta guztiaren ondorio izan da ekimen hau martxan jartzea. Udaletxetik beste hainbat neurri ere ari dira hartzen: basuren ondoan dagoen zebrabidearen parean, belarriak aterako dizkiote espaloiari; Eskolako beheko ate pareko zebrabidea beheruntz mugitu eta segidan hormigoizko badena jarriko dute; eta autobus geltokiaren goiko aldetik geratzen den espaloian, bolardo pare bat jarriko dituzte kotxeak bertan aparka ez ditzaten guraso eta herritarrek. 

Hamaiketako berezia
Umeei begira, ekimen erakargarria jarri du martxan "Eskola bidea" taldeak. Eskolak “Oinezkoaren Txartela” eman dio haur bakoitzari eta hamabost egunetan jarraian aparkalekutik eskolara oinez joaten diren umeei Eskola Bideko txapa eta hamaiketako berezi bat oparituko dizkiete. Egun hauetan, guraso bana egoten dira Eskolako bi sarreretan, 9:20 eta 9:40 inguruan, oinez iristen diren haurrei txartela “tikatzeko”. 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom