Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: azaroa, 2020

Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua abian da. Prozesua aurrera eramando duen Batzorde Sustatzailea zehaztea tokatzen da eta zeregin horretan arituko den lantaldea osatu dute. Lantalde honen egitekoak honakoak izango dira: Batzorde Sustatzailearen partaideak, zereginak, landuko dituen edukiak, funtzionamendua eta lan-plangintza adostea. Lantaldeak azaroaren 12an egin zuen lehenengo bilera.

Errespetua naturari, herritarrei… Igeldori!

Ez dira garai errazak inorentzat. Pandemia global baten erdian gaude eta honek sekulako eragina du guztiongan. Ez dago ukatzerik pandemia beldurra, ziurgabetasuna, noraeza, antsietatea, haserrea… eragiten ari dela. Guk ere kezkaz bizi dugu gertatzen ari den guztia.

Ekintza desberdinak izango dira Igeldon Euskaraldiaren barruan

Jakina den moduan, ostiralean hasi (azaroak 20) eta abenduaren 4ra bitarte Euskaraldia izango da. Hori horrela, Euskaraldiaren barruan eta Euskararen Egunaren bueltan, ekintza desberdinak antolatu dira Igeldon. Honakoak izango dira: umeentzako zinea, bizikleta saioa, sexologia tailerra, zumba saioa eta "Esnatu naiz" kabareta. Hain zuzen, azaroko azken asteburuan eskainiko dira ekintza horiek. 

EUSKARALDIA: Eman izena ostirala baino lehen!

Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta izena emateko epea zabalik dago. Igeldon, bi puntutan eman daiteke: Itsas Aurre kultur etxean eta IKOn. Izena emateko epea ostiralean bukatuko da (azaroak 13).

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom