Ekintza desberdinak izango dira Igeldon Euskaraldiaren barruan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ekintza desberdinak izango dira Igeldon Euskaraldiaren barruan

(0 iruzkin)

Jakina den moduan, ostiralean hasi (azaroak 20) eta abenduaren 4ra bitarte Euskaraldia izango da. Hori horrela, Euskaraldiaren barruan eta Euskararen Egunaren bueltan, ekintza desberdinak antolatu dira Igeldon. Honakoak izango dira: umeentzako zinea, bizikleta saioa, sexologia tailerra, zumba saioa eta "Esnatu naiz" kabareta. Hain zuzen, azaroko azken asteburuan eskainiko dira ekintza horiek. 

Herri Kontseiluko Euskara Batzordeak antolatu ditu ekintzak Donostiako Udalaren laguntzarekin.

Txapak eskuragarri kultur etxean
Antolatzaileek gogorarazi dute Euskaraldian izena eman duten belarriprest eta ahobizi guztiek txapak eskuragarri dituztela Itsas Aurre kultur etxean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom