Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2018

Donostiako Klasikoa Igeldotik pasako da abuztuaren 4an

Abuztuaren 4an Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa izango da eta ohi bezala, Igeldotik pasako da. Ondorioz, errepide nagusia itxita egongo da denbora tarte batez. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte egongo da itxita, hau da, 18:00ak ingurura arte. Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Murgil bidetik barrena igoko dira txirrindulariak eta errepide nagusitik jaitsiko dira Donostiara. Beraz, Igeldoko kanpinetik hasita Donostiara bitarte itxita egongo da eta baita Murgil bidea ere. Horrez gain, Pilotegi eta Bordako bideetatik ere ezingo da errepide nagusira sartu. Ordu tarte horrek aldaketak izan ditzake, lasterketako gorabeheren eraginez.

«Sinetsita gaude gauzak beste modu batera egin daitezkeela»

2019ko Foru Hauteskundeei begira, Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren hautagaia Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko. Gogotsu dagoela azaldu dio Orri Informatiboari eta helburuen berri ere eman dio.

Lezkarrik etapa berria zain

Lezkarri abesbatzak ere agurtu berri du aurtengo ikasturtea eta jakinarazi duenez, datorren ikasturtean etapa berri bati ekingo diote. Izan ere, Nice Cresporen ordez, Laida Otaduy hasiko da zuzendaritza lanetan. Beraien jarduerarekin aurrera jarraitzeko, kanta­tzeko gogoa duen jendearen beharra dutela azpimarratu dute eta dei egiten diete kantatzea gustoko duten herritarrei animatzeko.

Pilotegi bidean zabalgune zehatza egiteko eskaera

Herri Batzarrean eta aurreko Orri Informatiboan aipatu bezala, Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo du Udalak. Kotxeak gurutzatzeko pare bat zabalgune egingo zirela azaldu zion Udal teknikariak Herri Kontseiluari, baina ez zuen zehaztu non. Herri Kontseilutik eskaera egin zaio goi goiko zatian gu­txienez, bat egiteko, harrizko horma dagoen inguruan. Leku zehatza adierazi zaio eta kontuan izango dutela erantzun dute.

Proiektua, bulegoan
Bestalde, Udal teknikariari hainbatetan eskaera egin ostean, Herri Kontseiluak lortu du lan horren inguruko proiektua pasatzea. Norbaitek interesa izanez gero, Itsas Aurreko bulegoan dago eta dinamiza­tzailearekin harremanetan jarri.

Diputazioak onartua
Herri Kontseiluak jakin duenez, Foru Aldundiak onartu du Udalak aurkeztutako proiektua eta 37.000 euroko diru laguntza emango du. Gainerako 40.000 euroak Udalak jarriko ditu eta 2019ko aurrekontuetan onartu beharko dira. Lanak datorren urtean egingo lirateke.

Igeldon ere, 11 egun euskaraz

Euskaraldia denon ahotan dabilen kontua da azken aldian eta Igeldora ere iristekoa da. Ikasturte berriarekin batera, irailean helduko zaio ekimenari behar bezala.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom