Igeldon ere, 11 egun euskaraz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldon ere, 11 egun euskaraz

(0 iruzkin)

Euskaraldia denon ahotan dabilen kontua da azken aldian eta Igeldora ere iristekoa da. Ikasturte berriarekin batera, irailean helduko zaio ekimenari behar bezala.

Baina zer da Euskaraldia?
Ariketa sozial bat da, teoriatik praktikara pasatzeko ariketa, eta hizkuntza ohiturei astindu bat ematea da helburua. Hain zuzen, lortu nahi da ahalik eta pertsona gehienek euskara gehiago erabiltzeko urra­tsak ematea. Egunerokoan eragin nahi da eta horretarako, ariketa sozial hau 11 egunekoa izango da: azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an bukatuko da. Euskal Herri osoan, aldi berean egingo den ariketa izango da.

Zeinek hartu dezake parte?
16 urtetik gorako herritar euskaldunek. Euskaraz ezer ez dakitenek ezingo dute parte hartu, izan ere, ezinbestekoa da euskera ezagu­tzea, gutxieneko maila izatea, edo behintzat ulertzea.

Nola hartu dezaket parte?
Bi figura daude: Ahobiziak eta Belarri­prestak. Ahobizi izateak honakoa esan nahi du: «Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren». Edo «Ezezagunei aurreneko hitza, gutxienez, euskaraz egiten diet». Eta Belarriprest izateak, honakoa: «Egidazu euskaraz; nik erdaraz zein euskaraz erantzungo dizut».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom