Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2018

Garagardo Azoka egingo da Igeldon, bertako produktuekin

Ohikoa ez den Garagardo Azoka antolatu dute Itsas Aurrek eta Kooperatibak. Azken honen filosofiarekin bat eginez, bertan egindako garagardo artisauak eta jakiak egongo dira aukeran azoka berezi honetan. Garagardo Azoka uztailaren 20, 21 eta 22an izango da, plazan. Ostiralean, arratsalde-gau partean egongo da zabalik (18:00-23:30); larunbatean egun osoan (12:00-23:30); eta igandean eguerdi-arratsalde partean (12:00-18:30).

Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko sinadura bilketa, martxan

Igeldoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak egin zirenean, horietatik 36 igeldotarrentzat izatea lortu zen, ederki borrokatu ostean. Gaur egun, ordea, jabe aldaketa dagoenean, Donostiako Udalak ez du onartzen baldintza hori. Horren aurrean, zerbait egin beharra aipatu da behin baino gehiagotan eta azken Herri Batzarrean sinadura bilketa bat egiteko asmoa azaldu zuen Herri Kontseiluak. Sinadura bilketa hori martxan dago dagoeneko eta Herri Kontseiluak dei egiten die herritarrei eskaerarekin bat egin eta orria sinatzeko.

Herriko umeak gustora dabiltza Udalekuetan

Aurten ere Udalekuak antolatu ditu Kixmik 2-12 urteko ume eta gaztetxoentzat eta inoiz baino ume gehiago dabiltza: 40 ume inguru denera. Astelehenean hasi ziren Udalekuak (uztailak 4) eta hilaren 30era arte ekintza ugari egingo dituzte: eskulanak, jolasak, irteerak... Herriko plazaren bueltan ibiliko dira goizero goizero. Azken egunean, berriz, egun osoko irteera egingo dute. Zehaztu gabe dute nora.

San Pedroak iruditan

Bukatu dira aurtengo San Pedro jaiak eta hemen behean ikusgai daude ostegunetik astelehenera izan diren ekintzen argazkiak. Eta argazki guztiak ikusteko aukera argazki galerian dago.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom