Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2018

Galdeketa egiteko, sinadurak biltzen ariko dira datozen egunetan

Gure Esku Dagok antolatuta, galdeketa egingo da ekainaren 17an Igeldon eta galdeketa hori egin ahal izateko, herritarren sinadurak bildu behar dituzte. Hori horrela, sinadura biltzen ariko dira datozen egunetan, plazan.  

Untzi Museora joateko sarrerak, banatuta

Untzi Museora joateko lau sarrera zozketatu dituzte Herri Kontseiluak eta Ieltxok eta Aitziber Gabilondo eta Laura Izagirre izan dira saridunak. Bina sarrera lortu dituzte. Zozketan parte hartzeko, albisteari iruzkina egin behar zitzaion eta 6 lagunek hartu dute parte. 

Sinadurak bilduko dituzte bihar, galdeketa egin ahal izateko

Gure Esku Dagok antolatuta, galdeketa egingo da ekainaren 17an Igeldon eta galdeketa hori egin ahal izateko, herritarren sinadurak bildu behar dituzte. Hori horrela, sinadura biltzen ariko dira bihar (ostirala) plazan, 16:30etatik aurrera. Eta baita igandean ere eguerdiko 12:30etatik aurrera.

«Hau ez da Itsas Aurrek jarritako azken helegitearen erantzuna»

Azken egunotan, komunikabideek Igeldoren inguruko aipamenak egin dituzte, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia dela eta ("Gorenak bertan behera utzi du Diputazioaren akordioa, Igeldoren desanexioaren inguruko galdeketa bideratu zuena" eta antzekoak). Zabaldu den informazioa nahasgarri xamarra suertatu dela iruditzen zaio Itsas Aurre elkarteari eta honen inguruko azalpenak emateko eta informazio hori argitzeko, ohar bat prestatu du. Datozen egunetan etxeetara banatuko dute.

Itzulia Igeldotik pasako da apirilaren 2an

Euskal Herriko Itzulia apirilaren 2an hasiko da (astelehena) eta 1go etapa honetan, Igeldotik pasako dira txirrindulariak. Hori horrela, errepide nagusia itxita egongo da, bai igotzeko bai jaisteko, 14:00etatik 16:00etara. Horrez gain, Mendizorrotzetik Oriorako bidea ere itxita egongo da 12:00etatik aurrera. Kasu honetan ere, bi norabideetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ordu tarte horiek aldaketak izan ditzakete lasterketaren gorabeheren eraginez. Donostiatik sartuko dira txirrindulariak Igeldora (Donostian ere trafiko mozketak izango dira) eta Oriorako bidea hartuko dute ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.itzulia.eus eta www.donostia.eus.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom