Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2018

Emakume afaria, larunbatean

Aurten ere, urtero bezala, Martxoaren 8ko Emakume Eguna ospatzeko emakume afaria izango Igeldon. Martxoaren 10ean, hain zuzen. Aurtengoan Iturrieta Berri jatetxean (kanpinean) izango da. 20:30tan jarri dute elkartzeko ordua, kanpineko tabernan bertan eta 21:00tan afaria. Ondorenean, afalostea girotzeko izango da nahiko “xaltxa”.

Pelota txapelketak hastera doaz

Izena emateko azken eguna igandea da (martxoak 11). Txapelan dago zerrenda.

Gizonezkoei deia: «Laguntza eskatzen dugu greba egin ahal izateko»

Igeldoko emakume talde bat biltzen aritu da azken egunetan, Martxoaren 8ko Greba Feministaren harira. Ostiralean elkartu ziren plazan, greba eta herrian egingo diren mobilizazioak prestatzeko, eta herriko gizonei ere luzatu diete deia: «M-8an arlo ezberdinetan grebara deituta daude emakumeak eta zuek ere emakumeon aldarrikapenak eta greba babestu nahi izanez gero, egiteko garrantzitsua duzue egun horretan. Emakumeok greba egin dezagun erraztea, adibidez» adierazi dute, argi eta garbi.

Emakumeei deia, M8ko greba prestatzeko

Igeldoko emakume talde bat asteartean bildu zen (otsailak 27), martxoaren 8ko Greba Feministaren harira. Eta gonbidapena zabaltzen diote grebaren prestaketan parte hartu nahi duten Igeldoko emakume guztiei gaur, ostirala (martxoak 2), plazara gerturatzeko. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera elkartuko dira eta informazioa zabaltzeko, besoko moreak banatzeko eta herria apaintzeko asmoa dute. «Beraz, animatu eta lagundu adin guztietako igeldotar emakumeei deialdi hau zabaltzen», azaldu dute.

Igeldo, zuri-zuri

Aurreikuspenak betez, astearte gauean zehar (otsailak 28) elurra egin zuen itsas mailan eta Igeldo zuri-zuri esnatu zen. Goizean zehar, 10:30ak ingurura arte, elurra egiten jarraitu zuen eta azkenean, 15 zentimetro elur pilatu zen.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom