Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2019

Igeldotik pasako da Donostiako Klasika, abuztuaren 3an

Ohi bezala, Donostiako Klasika txirrindularitza lasterketa egingo da. Abuztuaren 3an izango da, larunbata, eta Igeldotik pasako dira txirrindulariak. Hori horrela, errepide nagusia eta beste hainbat bide itxita egongo dira denbora batez. Aurten, emakumezkoen lasterketa ere izango da. Informazio gehiago zabalduko da aurrerago.

ATZERA BEGIRA: Igeldoko dema plaza

Orri Informatiboko Atzera Begira atalean argitaratua (argazkia inaugurazio egunekoa):

Ze ikastaro egin nahiko zenuke?

Datorren ikasturteari begira, Ieltxoko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Interesa izanez gero, datuak bidaltzeko edo aurrematrikula orria kultur etxean uzteko azaldu dute. Abuztuaren 2a da azken eguna (matrikula irailean egin beharko da). Bestalde, ikastaro berriren bat proposatu nahi izanez gero, orain dela garaia gogorarazi dute.

Komunak ezinduentzat egokituko dituzte Din Dinen

Din Dinek egin zuen azken batzarrean onartu bezala, elkarteko komunak ezinduentzat egokitzeko asmoa dago. Oraingoz presupuestoak eskatzen ari dira eta epe motz batean obra egiteko asmoa dute. Oraingo 2 komunak batean bihurtuko lirateke egoki­tzapen honen arabera. Obrak martxan hasteko asmoa dagoenean, bazkideei informatuko zaie honen berri.

Mintzalagun taldearen kurtso bukaerako agurra, bazkari batekin

Argazkian Mikel falta da, ezin izan zuelako etorri, baina ikasturte osoan mintzakide izan dugu. Dozena bat urtez Ana Arratibel aritu ondoren, azken ikasturte honetan Nekane Urruzmendi aritu da gurekin, euskaraz jardun dezagun eta besteekin erabili dezagun, konplexurik gabe.
Datorren ikasturtean jarraituko dugu, eta euskaraz hitz egiteko interesa izan dezakeen edonor animatu nahi dugu, gurekin aritu nahi badu. Astean behin elkartzen gara, ordubetez, eta saioak atseginak eta entretenigarriak izaten dira.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom