Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: September, 2018

Gona Gorria bideoklipa aurkeztu zuen Porrotxek

65 urtetik gorakoentzat ekintzak antolatzeko, bilera

65 urte edo gehiago dituzula? Zure adineko herritarrekin elkartzeko gogoa duzula? Zure adinerako ekintzak falta dituzula? Herri Kontseiluak deialdi zuzena egin die 65 urtetik gorako herritarrei. Eta beraien ideiak jasotzeko eta ekintzak antolatzeko, bilera baterako gonbidapena luzatu die. 

Armarria aukeratzeko lehiaketa martxan dago

Igeldoko armarria aukeratzeko prozesua aurrera doa. Orain, armarria diseinatzeko epea zabaldu dela jakinarazi du Herri Kontseiluak eta animatzen diren herritarrek urriaren 7ra arte izango dute aukera beraien lanak aurkezteko. Ondoren, herriko eragile eta taldeen artean aurreaukeraketa egingo da eta aukeratutako lan horien artean, herritarrek aukeratuko dute irabazlea zein den boto bidez. Udazken Jaian izango da hori. 

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte honetarako ere ikastaroak antolatu dituzte Ieltxok, Guraso Elkarteak eta Herri Kontseiluak elkarlanean. Ohi bezala, urrian hasiko dira eta orain da izena emateko garaia. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 14ra arte (ostirala).

Udazken Festa antolatzeko bilera, ostegunean

Urriarekin batera Udazken Festa izango dugu Igeldon eta hastekoak dira guztia prestatzen. Asmo horrekin bilera egingo dute ostegunean (irailak 13) arratsaldeko 20:00etan, Itsas Aurren. Eta deialdia zabaldu dute herritar guztientzako: «Seguru baduzula zer proposatua! Horregatik, parte hartzeko gogoz bazaude, azaldu datorren ostegunean bilerara. Animatu ea denon artean denon gustoko festa egiten dugun!».

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom