Armarria aukeratzeko lehiaketa martxan dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Armarria aukeratzeko lehiaketa martxan dago

(0 iruzkin)

Igeldoko armarria aukeratzeko prozesua aurrera doa. Orain, armarria diseinatzeko epea zabaldu dela jakinarazi du Herri Kontseiluak eta animatzen diren herritarrek urriaren 7ra arte izango dute aukera beraien lanak aurkezteko. Ondoren, herriko eragile eta taldeen artean aurreaukeraketa egingo da eta aukeratutako lan horien artean, herritarrek aukeratuko dute irabazlea zein den boto bidez. Udazken Jaian izango da hori. 

Lehiaketako oinarriak hemen daude eskuragarri.

Armarrirako ideiak

Armarriak islatu beharreko ideiak proposatu zituzten bere garaian herritarrek eta honakoak dira ideia horiek: harria, harrobia, arrokak, lapa, lanperna, itsasoa, mendia, zuhaitzak, abereak-animaliak, nekazaritza eta auzolana.

Herri Kontseiluak jakinarazi duenez, ez da beharrezkoa kontzeptu guztiak armarrian islatzea, ideia bakar bat azaltzea ere nahikoa izan daiteke.

Nola aurkeztu behar dira lanak?

Paperezko formatuan aurkeztuz gero, fondo zuria izango duen euskarri sendoa izan beharko du, eta honen neurriak A4arenak izango dira (210 x 297 mm). Irudia koloretan nahiz zuri beltzean aurkeztu daiteke.
Formatu elektronikoan aurkeztuz gero, CD edo DVD euskarrietan aurkeztu ahal izango da. Artxibo digital hauek RAW, PDF, JIF, JPG edo TIF erakoak izango dira, beti ere erresoluzio altuena izatea gomendatzen delarik.
Lana, gutun azal batean entregatu beharko da, gutun azalaren kanpoaldean “armarria” jarriz. Gutun azalaren barruan, gutun azal txikiago bat sartu beharko da, bertan, egilearen izen abizenak eta kontakturako telefonoa idatziz.

Lanak kultur etxeko bulegoan aurkeztu beharko dira honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 15:30-19:30 eta ostiraletan 10:00-14:00.

200 euroko saria

Sari bakarra egongo da, original irabazleak 200 euro izango ditu saritzat.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom