Organikoaren edukiontziak jarri dituzte Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Organikoaren edukiontziak jarri dituzte Igeldon

(0 iruzkin)

Igeldoko lau gunetan, hondakin organikoa jasotzeko edukiontziak jarri ditu Donostiako Udalak. Zehazki, honako lau puntutan jarri dituzte: Iturrietan, Kaxkoan, Buena Vistan eta Leku Ederren.
Pasa den ostegunean jarri zituzten eta erabilgarri daude dagoeneko. Horretarako, herritarrek txartela eskatu behar dute eta etxera bidaltzen zaie ondoren. Txartela eskatzeko, hona deitu behar da: 010 edo 943481000.

Poltsa konpostagarriak behar dira
Organikoa poltsa konpostagarrietan bota behar da derrigorrez. Udaletxeak herritarrentzako eskuragarri jartzen ditu poltsa horiek hainbat eraikin publikotan (kultur etxe eta kiroldegietan, besteak beste), baina momentu honetan udal zerbitzua geldirik dagoela azaldu dute eta bitartean, herritarrek beraiek eskuratu beharko dituztela (supermerkatuetan erosi daitezke edo lehendik etxean izanez gero, horiek erabili daitezke).

Informazio gehiago nahi izanez gero: 010 edo 943481000.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom