Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Partehartze ederrarekin ospatu da Udazken Festa

Urriaren 21, 22 eta 23an Udazken Festa ospatu da Igeldon. Antolatutako ekintzetan partehartze ona izan da antolatzaileen esanetan eta giro ederra sortu da herrian, hiru egunetan zehar.

Hiru belaunaldi, ehundaka bizipen

Mendizorrotz taberna-jatetxeak ateak itxi ditu. Pako Calonge eta Dolores Lizarazuk sortu zuten. Urte hauetan zehar, hiru generaziok egin dute lan eta sortzaileen bilobei ere iritsi zaie erretiroa hartzeko garaia. Victor, Nekane eta Espek irailaren 25ean eman zituzten azken otorduak. Faltan botako ditugu parrillan egindako arrain eta txuletak, etxeko postreak... eta lagunartean jandako eskalope mundialak!

Eliza atzeko lokala uzteko prest azaldu da apaiz berria

Apaiz berria Jubilatuekin, Herri Kontseiluko hainbat kiderekin eta herritar batekin elkartu zen uztailean. Bertan adierazi zien eliza prest dagoela atzeko lokala herriko ekintzetarako uzteko. 2010-2015 urte artean egin bezala, zesio akordio bat sinatzea izango litzateke hurrengo pausua. Sinatu beharreko dokumentua prestatzen ari direla jakinarazi du Herri Kon­tseiluak eta berri gehiago izatean jakinaraziko dute.
Herri Kontseiluak argitu du, lokala nahiko egoera onean dagoela, baina obra baten beharra duela. Zesioa lortuko balitz, auzolan ba­tzuk egin beharko lirateke guztia egokitzeko. Eta obra egin bitartean, prozesu bat hasi beharko da erabilera zehazteko.

Hasi dira pelota saioak, astearte eta ostegunetan

Iraila erdian hasi zen Pelota Eskola Igeldon. Ordutik, astearte eta ostegunero izaten dira saioak arratsaldeko 17:30etatik 19:00eta­ra. Aurten, 15 ume dabiltza, momentuz. Benjaminak 3, alebinak 9 eta infantilak 3.
Pelota Eskolako arduradunek azaldu dutenez, apuntatzeko aukera badago oraindik. Interesa daukanak, frontoira azaldu besterik ez du. Haur Hezkuntzako umeren batek ere nahiko balu, aukera izango lukeela gaineratu dute.

Hiru ikastaro berri antolatu dira aurten

Ikasturte honetan, 18 ikastaro antolatu dira eta horietatik hiru berriak dira: xakea, korrika eta frantsesezko mintzapraktika. Denera, 114 ikaslek eman dute izena, haur eta heldu kontuan izanda. Iazko kopuruak zer­txobait hobetu dira.
Ikastaroak honakoak dira: ingelesa, zunba, joskintza, yoga, pianoa, trikitixa, gitarra, marrazketa, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, euskal dan­tza, balleta, euskarazko mintzapraktika, xakea, korrika eta fran­tsesezko mintzapraktika.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom