Hilabeteko tartean, ekintza ugari egin dituzte Eskolan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hilabeteko tartean, ekintza ugari egin dituzte Eskolan

(0 iruzkin)

Irailaren 8an ekin zioten ikasturte berriari Eskolan eta hilabeteko epean bete-betean sartu dira ohiko martxan.
Azaldu dutenez, ikasturte berri honetan Olatz (HH 3), Maria (HH), Mª Eugenia (1. Z) eta Itsaso (Ahol­kulari) irakasleak batu zaizkie.
Taldeak ere aurkeztu dituzte: Txi­toak (HH 2), Astoak (HH 3), Ba­rras­kiloak (HH 4-5), Leopardoak (1. Z), Piratak (2. Z) eta Infernuaren Gela (3. Z) dira aurtengo taldeen izenak.
Proiektuari dagokionez, lehen hiruhileko honetako proiektua "Gure bazterrak" izango dela jakinarazi dute: «Talde bakoitza abiapuntu desberdinetatik abiatuz eta helburu anitz bilatuz inguruan dugunaz arituko da».

Ekintza ugari
Hilabete honetan zehar ekintza ugari ere egin dituzte. Alde batetik, Zinemaldia ospatzeko, LHko taldeek pelikula desberdinak ikusi zituzten hauen jatorrizko hizkuntzan (Ingele­sez): Sing! (1. Z), The Lion King (2. Z) eta Jumanji: The next level (3. Z).
Bestetik, aurten ere Eskolako baratza martxan dagoela azaldu dute HHko ikasleen ardurapean. Lurra erein dute dagoeneko eta fruituaren zain daude ikasleak.
Horrez gain, irailaren 20an "Eko-Oiz"-eko lagunak izan zituzten Eskolan beste behin, bertako produktuez, kontsumo jasangarriaz eta teknologia garbi eta berrietaz informatzen 2 eta 3 zikloetan.
Azkenik, urriaren 6tik 7ra, LHko talde guztiak Astitzeko aterpean izan ziren txangoan. Gaua pasatzera joan ziren. Bertan Mendukiloko kobazuloak bisitatu, buztin eta animalia tailerrak egin, mendimartxak gozatu, diskotekan dantzatu eta primeran pasa zuten.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom