Punta-puntako dantza ikuskizuna izango da Udazken Festan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Punta-puntako dantza ikuskizuna izango da Udazken Festan

(0 iruzkin)

Udazkena iritsi da eta berarekin batera Udazken Festa ere izango da. Hain zuzen, urriaren 21, 22 eta 23ko asteburuan ospatuko da. Ohi bezala, azokak, bazkariak eta taloek ez dute hutsik egingo. Dena dela, berezitasunak ere izango dira. Larunbatean, punta-puntako dantza ikuskizuna izango da. Haatik dantza konpainiaren "Errimak bi oinetan" lana izango da ikusgai Lu­ga­ritz KEak antolatuta (Donostia Kultura).

Dantza berriak, bertsoei jarriak
"Errimak bi oinetan" ikuskizunean, dantza eta bertsoa uztartzen dira. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez. Arratsaldeko 19:00etan izango da frontoian.

Txartelak salgai, Ikon eta Txapelan
Larunbateko sardin-janerako eta igandeko bazkarirako txartelak salgai egongo dira IKOn eta Txapelan. Sardin-janak 15€ balio du eta barrikote moduan izango da. Helduen bazkariak 28€ balio du eta umeenak 12€ (12 urtekoak barne). Bazkariko txartelak erosteko azken eguna urriak 17 izango da (astelehena).

Current rating: 4,5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom