Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2022

Hilabeteko tartean, ekintza ugari egin dituzte Eskolan

Irailaren 8an ekin zioten ikasturte berriari Eskolan eta hilabeteko epean bete-betean sartu dira ohiko martxan.
Azaldu dutenez, ikasturte berri honetan Olatz (HH 3), Maria (HH), Mª Eugenia (1. Z) eta Itsaso (Ahol­kulari) irakasleak batu zaizkie.
Taldeak ere aurkeztu dituzte: Txi­toak (HH 2), Astoak (HH 3), Ba­rras­kiloak (HH 4-5), Leopardoak (1. Z), Piratak (2. Z) eta Infernuaren Gela (3. Z) dira aurtengo taldeen izenak.
Proiektuari dagokionez, lehen hiruhileko honetako proiektua "Gure bazterrak" izango dela jakinarazi dute: «Talde bakoitza abiapuntu desberdinetatik abiatuz eta helburu anitz bilatuz inguruan dugunaz arituko da».

Punta-puntako dantza ikuskizuna izango da Udazken Festan

Udazkena iritsi da eta berarekin batera Udazken Festa ere izango da. Hain zuzen, urriaren 21, 22 eta 23ko asteburuan ospatuko da. Ohi bezala, azokak, bazkariak eta taloek ez dute hutsik egingo. Dena dela, berezitasunak ere izango dira. Larunbatean, punta-puntako dantza ikuskizuna izango da. Haatik dantza konpainiaren "Errimak bi oinetan" lana izango da ikusgai Lu­ga­ritz KEak antolatuta (Donostia Kultura).

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom