Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2022

Hiru ikastaro berri antolatu dira aurten

Ikasturte honetan, 18 ikastaro antolatu dira eta horietatik hiru berriak dira: xakea, korrika eta frantsesezko mintzapraktika. Denera, 114 ikaslek eman dute izena, haur eta heldu kontuan izanda. Iazko kopuruak zer­txobait hobetu dira.
Ikastaroak honakoak dira: ingelesa, zunba, joskintza, yoga, pianoa, trikitixa, gitarra, marrazketa, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, euskal dan­tza, balleta, euskarazko mintzapraktika, xakea, korrika eta fran­tsesezko mintzapraktika.

Zenbait hitzaldi udazkenerako, Jubilatu elkartearen eskutik

Zahartzaroko sexualitatearen inguruan izango dira bi hitzaldi eta beste bat elikadura osasungarriaren inguruan. Herritar guztiei irekiak izango dira.

Aurten ere Salamancako ferian izan dira Longa baserrikoak

Irailaren 2tik 6ra bitartean izan zen Salamancako ganadu feria eta iaz bezala aurten ere bertan izan zen Longa baserriko familia. “Blonde de Aquitania” arrazako ganaduaren txapelketan parte hartu zuten eta zenbait sari lortuta itzuli ziren etxera. Aurtengoan ez dute lehendabiziko saririk lortu, baina 4 bigarren sari eta beste 4 hirugarren sari lortuta gustura daudela adierazi dute.
Guztira 22 buru eraman zituzten Salamancara, horietatik 16 txapelketan parte hartzeko eta 6 txahal, behiak txahalarekin batera atera­tzen diren sekzioetan parte hartzeko. 16 buru horietatik 3 idiskoak ziren.
Gainera, azken egunean egiten den subastarako 2 idisko eraman zituzten eta biak saldu zituztela nabarmendu dute. Eta hirugarren idiskoa ere saltzea lortu zuten subastatik kanpo. Subasta amai­tzean ganadua kamioian kargatu eta etxerako bidea hartu zuten, pena pixka batekin aurtengoan lehendabiziko posturik lortu ez zutelako, baina pozik 3 idiskoak salduta.

Eskola Kirola Igeldon antolatu da ikasturte honetan ere

Guraso elkartea burubelarri ari da lanean ikasturte berria hastearekin batera. Ikasturte berriari begira, hainbat kontu nabarmendu dituzte. Hasteko, azpimarratu dute Covid-19aren kontrako neurri gabe hasi dela ikasturtea eta oso albiste ona izan dela hori. Horrekin lotuta, goizeko Zaintza zerbitzua eskolako liburutegira bueltatu ahal izan da.
Datuei dagokienean, ikasturte honetan 10 ikasle berri hasi direla jakinarazi dute: 2 urtekoak 8 dira; 4 urtekoa 1; eta 3.mailakoa beste 1.

IKO dendako kanpo aldea espazio seguruagoa da orain

Aurreko ale batean jakinarazi zen moduan IKO dendako kanpo aldea fase ezberdinetan hobe­tzen joateko asmoa azaldu zuten. Lehen pauso horietako batzuk parkina egokitzea, espaloia txukuntzea eta kanpoaldean bezeroak lasai eserita egoteko mahai bat jartzea izan ziren. Orain, segurtasun aldetik eman da pausorik handiena. Errepi­detik duen gertutasunak sortzen zuen arriskua saihesteko, baranda bat jarri dute IKO dendaren aurre alde guztian. Gainera beste mahai bat jartzeko asmoa dutela ere adierazi dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom