Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2019

Krosean ateratzeko izen ematea zabalik dago

Ekainaren 23an (igandea) izango da Igeldoko 39. igoera herrikoia eta izen ematea zabalik dago dagoeneko. Herrikrosan eman daiteke izena (herrikrosa.eus) 5 eurotan. Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, 8 eurotan (09:00-09:30 bitartean).

Aginagara elkarrekin oinez joateko deia

Igandean (ekainak 9) Eskola Txikien Festa ospatuko da Aginagan eta Igeldoko Guraso Elkarteak deia luzatzen die herritarrei animatu eta bertaratzeko. Gainera, hitzordua jarri dute goizeko 10:00etan plazan elkarrekin oinez joateko. Egun guztiko egitarau ederra prestatu dute Aginagan.

Ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko du aurten ere Ieltxok

Ikasturtea amaitzeko gutxi geratzen da eta urtero bezala, kurtso amaierako emanaldia eskainiko du Ieltxok. Bertan, ikastaro batzuetako ikasleek aukera izango dute beraien trebetasunak eta ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko. Gitarra, piano, trikitixa, pandero eta musika tailerreko ikasleak ariko dira zuzenean.

Ostegunean batzarra, jubilatuen elkartea martxan jartzeko

Igeldoko Jubilatu Elkartea berriz martxan jartzeko asmotan, lanean dabil jubilatu talde bat eta batzarra egingo dute ostegunean (ekainak 6). Bertan, lehengo jubilatu elkartearen informazioa eta oraingo legediaren eskakizun berriak zertan diren azalduko dute eta dei egiten diete herriko jubilatu guztiei azaltzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Batzarraren ostean meriendatxo bat ere eskainiko dute.
Elkartea orain dela 32 urte sortu zuten Igeldoko jubilatuek. Urte batzuetan zehar martxan izan ondoren, geldialdi bat izan zuen. Azken akta 2005 urtekoa da.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom