Krosean ateratzeko izen ematea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Krosean ateratzeko izen ematea zabalik dago

(0 iruzkin)

Ekainaren 23an (igandea) izango da Igeldoko 39. igoera herrikoia eta izen ematea zabalik dago dagoeneko. Herrikrosan eman daiteke izena (herrikrosa.eus) 5 eurotan. Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, 8 eurotan (09:00-09:30 bitartean).

Krosa goizeko 10:00etan hasiko da eta partehartzaileek Ondarretatik (Ezeiza paretik) Mendizorrotzera igo beharko dute (7,2km). Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere. Gainera, aurten, lehenengo emakumezkoarentzat ere txapela izango da.

Sari banaketa plazan izango da 11:30etan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta zozketa berezia ere egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, motxilak igotzeko aukera egongo da, helmugatik herrira jaisteko kotxeak egongo dira eta dutxak ere eskura jarriko dituzte.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom