Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2019

Eskean, talde bakarrean aterako dira aurten

Eskeko koadrilak erabaki bat hartu du aurten San Juan eta Santa Ixabel eskearen inguruan: bi taldetan banatu beharrean, talde bakarrean aterako dira. Horrela, San Juan eskean herritik gorako etxeak agurtuko dituzte eta Santa Ixabeletan, herritik beherakoak.
Erabaki honen berri emanez, ohar bat argitaratu dute eta etxez etxe banatuko dute datozen egunetan.

Badugu festetako portada, Lurdes Zinkunegik egina

Lurdes Zinkunegik irabazi du Ttonttorro Jai Batzordearen argazki lehiaketa. Hori horrela, berak egindako lana izango da festetako egitarauaren portada. Zinkunegik 100 euroko saria ere jaso du.

Azken prestaketa lanak, eskolako jaialdirako

Ikasturtea bukatzear da eta larunbatean (ekainak 15) eskolako jaialdia izango da. Guztia prestatzen ari dira burubelarri. Goizeko 11:00etan hasita, eskolako ume eta gurasoek sekulako emanaldia eskainiko dute: 

Giro ederrean ibili ziren Aginagan

Eskola Txikien Festa ospatu zen igandean Aginagan eta bertan izan ziren hainbat igeldotar. Giro ederrean ibili ziren egun osoan zehar. Herritik oinez joan ziren gehienak, goizeko 10ak aldera abiatuta. 

Osatu taldea eta apuntatu Umore Horiyan!

Iaz sekulako arrakasta izan zuen Umore Horiyak eta aurten ere umorez betetako jolas berriekin gozatzeko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Ekainaren 29an (larunbata), San Pedro egunean izango da. Parte hartzeko, 6-10 laguneko taldeak osatu behar dira eta partehartzaileek 14 urtetik gora izan behar dute. Ostegun honetan (ekainak 13) jarriko dute izen emateko orria Txapela tabernan eta ekainaren 23ra arte egongo da apuntatzeko aukera. Taldekideko 3€ ordaindu beharko dira. Animatu eta lehenbailehen apuntatzeko dei egin dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom