Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2018

Dorronsoro anai-arrebak, Gure Esku Dagoren abestian

Donostiako Gure Esku Dagok galdeketa egingo du azaroaren 18an, Igeldon eta beste hainbat herritan egin bezala. Eta aurretik, kalejira erraldoia egin dute (urriak 28). Egun horri begira, abesti bat prestatu zuten, kalejira bat, eta abesti horretan, Iker eta Gurutze Dorronsoro anai-arreba igeldotarrek hartu dute parte trikitixa eta panderoarekin. Donostia eta inguruko musikari ugarik hartu dute parte. Musika Joserra Senpe­re­nak sortu du eta letra Harkaitz Cano­rena da. "Hatz puntetan" izena du abestiak.

Sinadurak biltzen, Babes Ofizialeko Etxebizitzak igeldotarrentzat izateko

Festen bueltan, Herri Kontseiluak mar­txan jarri zuen sinadura bilketa Babes Ofizialeko 36 Etxebizitzak igeldotarren beharrak asetzeko izan daitezen eskatuz. Lan­ke­ta sakonagoa egiteko asmoa du He­rri Kontseiluak eta gaia aztertzen ari da. Dena dela, gogorarazi du sinadurak biltzen jarraitzen duela eta herriko puntu desberdinetan dagoela aukera orria sinatzeko: kultur etxeko bulegoan, Txapela tabernan, Mendi­zorrotz tabernan eta Calongen.
Horrez gain, internetez ere badago sinatzeko aukera change.org atariaren bidez. Dena dela, aukera izanez gero, Herri Kontseiluak adierazi du hobe dela paperean sinatzea.
Bestalde, ahalik eta sinadura gehien lortzeko, herritarren laguntza beharko duela ere azpimarratu du.
Herri Kontseiluak gogorarazi du Igeldoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak egin zirenean, horietatik 36 igeldotarrentzat izatea lortu zela, ederki borrokatu ostean: «Gaur egun, ordea, jabe aldaketa dagoenean, Donostiako Udalak ez du onartzen baldintza hori; eta hori ezin dugu onartu».

Udazken Festari ekiteko, pentsioen inguruko hitzaldia antolatu dute

Asteburu honetan, Udazken Festa izango dugu Igeldon (urriak 26, 27 eta 28) eta hiru egunetan ekintza ugari izango dira adin ezberdinetako herritarrentzat. Ostiralean, pentsioen inguruko hitzaldia izango da eta larunbatean, umeek gozatzeko aukera izango dute skate eta patinete ikastaroarekin eta zirko tailerrarekin. Arratsalde-iluntzea, kantu jirak eta Mexikortxo Bandek girotuko dute. Igandean, berriz, ez dira faltako azoka, erromeria, bazkaria eta taloak!

Pala Txapelketa jokatuko da neguan eta izen ematea zabalik dago

Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, Neguko Pala Txapelketa antolatu dute aurreneko aldiz. Ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 30ean hasi eta martxoa bukaera arte (abenduak 7 eta 21 izan ezik). Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:00etan, 19:15etan eta 20:00etan.

Herritarrek aukeratuko dute armarria

Armarria aukeratzeko prozesua bukatzear da eta laster izango du Igeldok ere berea. Horretarako, aurkeztutako lanen artetik (7 aurkeztu dira), herriko taldeetako ordezkariek finalera pasa diren lan ba­tzuk aukeratu dituzte eta orain, herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Udazken Festan izango da hori. Igande goizean, azoka dagoen bitartean, herritarrek bozkatzeko aukera izango dute eta bertatik aterako da armarri irabazlea.
Hori horrela, herritarrei anima­tzeko eta parte hartzeko dei egiten die Herri Kontseiluak.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom