Udazken Festari ekiteko, pentsioen inguruko hitzaldia antolatu dute | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udazken Festari ekiteko, pentsioen inguruko hitzaldia antolatu dute

(0 iruzkin)

Asteburu honetan, Udazken Festa izango dugu Igeldon (urriak 26, 27 eta 28) eta hiru egunetan ekintza ugari izango dira adin ezberdinetako herritarrentzat. Ostiralean, pentsioen inguruko hitzaldia izango da eta larunbatean, umeek gozatzeko aukera izango dute skate eta patinete ikastaroarekin eta zirko tailerrarekin. Arratsalde-iluntzea, kantu jirak eta Mexikortxo Bandek girotuko dute. Igandean, berriz, ez dira faltako azoka, erromeria, bazkaria eta taloak!

Bazkariko txartelak salgai
Ohi bezala, igandean bazkaria izango da Itsas Aurren eta gogorarazi dute bihar (ostirala) dela azken eguna txartelak erosteko. Txapelan daude salgai. 

Aldaketak, larunbatean
Oso eguraldi txarra iragarri dutenez, bizikleta buelta beharrean, Skate eta patinete ikastaroa antolatu dute haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da eta ondoren, hamaiketakoa izango dute.

URRIAK 26 OSTIRALA
19:00etan HITZALDIA: ”Pentsioen beste errealitatea” Duintasuna elkartearen eskutik eskolan.
Ondoren “LUNTXA” eta solasaldia Itxas Aurre kultur etxean.

URRIAK 27 LARUNBATA
10:00-12:00 SKATE ETA PATINETE IKASTAROA haurrentzat. 
*Zure skate, patinete eta protektoreak ekarri!
Ondoren, hamaiketakoa izango da.
13:30etan BAZKARIA. Bakoitzak etxetik ekarritako bazkariarekin.
16:30etan ZIRKO TAILERRA haur eta gaztetxoentzat Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
19:00etan KANTU JIRA herriko tabernetan zehar Lezkarri abesbatzak girotuta.
20:30etan BOKATAK herriko plazan.
22:00etan MEXIKORTXO BAND-en eskutik afaloste mexikarra.

URRIAK 28 IGANDEA
10:30-13-30 AZOKA herriko eta inguruko produktuekin.
*Bakoitzak etxetik bere poltsa edo zorroa ekartzea denok eskertuko dugu.
*Kooperatibak postua jarriko du.
*Herri Kontseilua sinadurak biltzen ariko da VPOko etxebizitzen inguruan.
*Armarria aukeratzeko, herritarrek botoa emateko aukera izango dute.
11:00-13:30 ERROMERIA: Laja II eta Lutxurdio trikitilariek girotuta. 
14:00etan HERRI BAZKARIA. Din Din Elkarteak prestatuta. Bertan herriko aiton-amonak omenduko dira.
Bazkarirako txartelak Txapela tabernan salgai: helduak 25€ / haurrak 12 €
*Txartelak erosteko azken eguna: urriak 26 (ostirala)
18:00etan TALOAK dastatzeko aukera Igeldoko talogileen eskutik.
OHARRA: Igandean plazan barra irekiko da pintxo eta guzti: 9:00-14:00 / 18:00-21:00

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom