Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2018

Azken urteetako ume gehiena dabil aurten pelotan

Sekulako arrakasta izaten ari da aurten pelota eta azken urteetako ume gehiena dabilela azaldu dute pelota elkarteko kideek. 16 bat umeren bueltan elkartzen ari dira; iazko kopuruarekin konparatuta, bikoitza. Mutil zein neska ari dira eta gustora daudela azaldu dute aurten 6 bat neska animatu direlako. Gehiago ere gustora hartuko dituztela eta deialdia luzatu dute.
Saioak astearte eta ostegunetan dira 17:30etatik 19:00etara, eta gogorarazi dute irekiak direla: «ez dago aurretik apuntatu beharrik, pelotan ibili nahi duena azaldu dadila lasai». Bi begirale ariko dira ikasturte osoan zehar.

106 ikasle dabiltza aurtengo ikastaroetan

Urria aurrera doa eta ikastaroak ere martxan dira dagoeneko. Aurten, 10 ikastaro atera dira aurrera eta denera 106 ikasle dabiltza. Oraingoz ez da ikastaro berririk martxan jarri, baina iazko gehienak mantendu dira, Robotika eta Pilates izan ezik.

Igeldoko proposamenak ez du lortu behar adina boto

Donostiako Udalak martxan jarritako “Aurrekontu partehartzaileak” ekimenean, Igeldoko proposamenak ez du lortu behar adina boto eta ez da 2019ko aurrekontuetan sartuko. 200-500 boto baino gehiago lortu dituzte aurrera atera diren proposamenek. Horietako batzuk izan dira ondorengoak: Kontxako bidegorria babestea 160.000 €;  bizikletak uzteko aterpeak 100.000 €; Amara Berri (Morlans) Ikastolako patioak birbanatzea eta formulatzea 290.000,00€; hiri jasangarria 30.000 €; Arbaizenea, hirirako eta Morlans auzorako basoa 12.000 €; Ondarreta hondartzako paseoa zabaldu, Haize Orraziko paseoa peatonala egin 300.000€… Informazio guztia Donostiako Udaleko web orrian dago: donostia.eus eta Udalaren prentsa oharra  hemen.

Euskaraldian izen ematea zabalik dago

Igeldok ere parte hartuko du Euskaraldian eta izen ematea zabalik dago. Parte hartu nahi duten herritarrek Ahobizi edo Belarriprest izango diren erabaki behar dute eta ondoren izena eman. Itsas Aurre kultur etxean edo Txapelan eman daiteke izena eta baita internetez ere: euskaraldia.eus.

Plazako irisgarritasunari buruzko bilera izango da asteartean

Ze koxka eta oztopo kendu beharko lirateke plazan? Galderari erantzunez, bilera irekia izango da 18:00etan Itsas Aurren.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom