Osatu da negoziaketa mahaia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Osatu da negoziaketa mahaia

(0 iruzkin)

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia eratzeko lantaldea edo negoziaketa mahaia osatu da. Udara ondoren hasiko da lanean.

Maiatzaren 9an Herri Batzarra egin zen Igeldon eta bertan azaldu zen Igeldoko Tokiko Entitate Txikia era­tzeko ze pauso eman ziren ordura arte eta ze pauso emango ziren datozen hilabeteetan. Batzarrean azaldu bezala, prozedura osoa bil­tzen duen txostena Donostiako Plenoak onartzea falta zen. Aurreikusi bezala, maiatzaren 27an eman zitzaion onarpena eta hurrengo pausoa Negoziaketa Mahaia osatzea izan da. Uztailaren 1ean osatu zuten mahai hori Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkari banarekin (5 kide), Igeldoko ordezkariekin (5 kide) eta presidentearekin (Alkatea).
Negoziaketa mahaiko Igeldoko ordezkariak honakoak dira:
Titularrak: Jaione Dorronsoro, Eneko Dorronsoro, Iker Zinkunegi, Miren Zinkunegi eta Karmele Garmendia. Ordezkoak, berriz: Iñaki Aizpurua, Nerea Lizarralde, Larraitz Dorronsoro, Pello Galarraga eta Ainhoa Gorostidi.
Beraz, Mahaia edo lantaldea prest dago negoziaketarekin hasteko. Udara ondoren hasiko dira zeregin horretan.
Bitarte honetan, prozesua bideratuko duen enpresa kontratatuko du Udalak.

Herriko batzordea lanean
Gaia lantzeko batzorde bat dago herrian eta bertako kideek lanean jarraitzen dute. Gainera, batzarreko deiari erantzunez, kide berri bat ere batu zaie batzordean.
Jakinarazi dutenez, bi taldetan banatu dute batzordea: alde batetik, komunikazioa-herri dinamika landuko duen taldea dago; eta bestetik, negoziaketaz arduratuko den taldea.
Komunikazioa-herri dinamikako kideak ari dira saiakerak egiten gaia herritarregana iristeko eta besteak beste, hitzaldi bat antolatu zuten ekainaren 27an. Itziarko esperien­tzia ekarri zuten Igeldora.
Negoziaketakoak ere ez daude geldirik eta herri desberdinetako aurrekontuak aztertzen ari direla azaldu dute. Igeldorekin antzekotasun handiena duten 6 herri aukeratu dituzte: Segura, Berastegi, Lizartza, Errezil, Amezketa eta Elgeta. Horretaz aparte, Ereñotzu eta Itziarko aurrekontuak ere aztertzen ari dira. Bestalde, Igeldoko ondarea aztertzen ari dira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom