Disziplina anitzeko IKOmerkatua izango da abuztuan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Disziplina anitzeko IKOmerkatua izango da abuztuan

(0 iruzkin)

Abuztuan IKOmerkatutxo bat antolatzeko asmotan dabiltza Koopera­tibako kideak. Disziplina anitzeko postuen bidez IKOdendako parkina eraldatuko dutela adierazi dute. Oraingoz, partehartzaileak lotzen dabiltza eta eguna ere zehazteko dute. Zehazten dutenean dealdia ikusgarri jarriko dute IKOn. Jasangarritasuna ardatz izango duen merkatua izango da, 2.eskuko materialak eta baita bertako eta gertuko produktuz osatutako postuak ere izango dira. IKOpostu berezi bat ere jartzeko asmoa dutela azaldu dute eta horretarako herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete, edozeinek dohaintza egin dezakeela jakinarazteko. Izan arropak, osagarriak, lan tresnak, altzariak, aisialdiko gauzak, objektuak... Benetan kondizio onean eta bigarren bizitza bat izan dezaketenak baloratuko dituzte. Gai honen inguruan norbait interesatua balego, info@iko.eus emailera ida­tzi edo Amaia Estanga eta Nagore Vivianekin hitz egin beharko luke.
Bestalde, Kooperatibako urteko Batzarra maiatzaren 30ean izan zen frontoian. 47 bazkide inguratu ziren eta urteko errepasoa eta balorazioa egin zuten. Orokorrean balorazio positiboa izan dela adierazi dute Kooperatibako juntakideek: «IKO ondo dijoa eta hurrengo urteetan ere lanean jarraitu beharko dugu, bai produktu eta baita proiektu aberasgarrietan, irabazi zifrak igotzeko». Bestalde, Orri Informati­boaren bidez herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete Kooperatibako lan-talde ezberdinetan parte hartzera animatzeko. Batez ere hornikuntza eta komunikazio taldeetarako behar dute lagun­tza: «Gazte eta helduei luzatzen diegu gonbitea, gogotsu eta ilusioz heltzeko prest dagoen orori, tarte baterako edo proiektu-gai zehatz baterako soilik izan daiteke». Horni­kuntzako lan talderako: produktuak, hornitzaileak, elikadura eta osasunean... interesa dutenak izan daitezke eta komunikazioko lan talderako berriz: argazkilaritza, kazetaritza, sukaldaritza, artisautza, sormena, bidaiatzea, bertako ondarea... eta antzeko gaietan interesa dutenak.
Azkenik, ekainaren 28an aurtengo lehen ikastaroa egin zuten Bor­daldeko baratzean Biolur elkarteko teknikari batekin. Ikastaroa­ren gaia honakoa izan zen: “Udako baratzaren zainketa eta izurriteak landaketa ekologikoan”. 12 lagun elkartu ziren giro ederrean eta oso ikastaro interesagarria izan zela azaldu dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom