Ikusmin handia sortu zuen slackline saioak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikusmin handia sortu zuen slackline saioak

(0 iruzkin)

Tximistarriko kala itsas gainetik alderik alde zeharkatuz, slackline bat jarri zuten Slak Herria elkarteko kideek martxoan. Kirol honetan, alde batetik bestera zeharkatzea da kontua soka baten gainetik joanez, oreka mantenduz. Tximistarriko honek, kilometro erdiko luzera izan zuen eta itsasotik 100 metrora jarri zuten. Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitarte, egunero aritu ziren elkarteko hainbat kide saioak egiten eta ikusmin handia sortu zuen herritarren artean.

IRITZI ARTIKULUA

Slackline Tximistarrin: mehatxaturiko hegaztiei jake

Duela egun eskas batzuk prentsaren bidez (El Diario Vasco) izan genuen jarduera horren berri. Kontserbazio munduan gabiltzan elkarte, gizarte eragile, ornitologo eta hegaztizaleok berehala izutu eta asaldatu ginen zonalde hartan mehatxaturiko hegazti ezberdinen habiak daudelako eta bete-betean ugal garaian egin behar zelako. Gutxien espero genuena zen espezie horien kontserbazioa bermatu beharko lukeen Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak alegia, baimendutakoa zela jakitea.
Biodibertsitatearen kontserbazioa bermatu nahi bada, denak ez du balio eta ezin da edozein jarduera, puntuala bada ere, edozein tokitan eta edozein garaian onartu. Babesturiko Naturguneetatik kanpo egitea lehenetsi beharko litzateke, irudi horiek kontserbazioari begira sortuak direlako. Baina, edozein kasutan, badaude gainditu beharko ez liratekeen marra gorriak, hala nola intereseko habitatak kaltetzen edo kaltetu dezaketenean eta mehatxaturiko espezieengan eragin negatiboa edo inpaktua sortu dezaketenean. Ugal garaia da edozein espeziearentzat momenturik kritikoena eta mehatxaturiko espezieen habitata (negua pasatzekoa, atseden hartzekoa, elikatzekoa...) Legeak babesten badu, Legeak ugal lekuak zorrozki babesten ditu. Hortaz ez da inolaz ere ulertzen Aldundiak Tximistarrin slackline egiteko emandako baimena, zonaldea mehatxaturik dauden ubarroi mo­ttodunen ugal-kolonia dagoela eta belatz handia edo erroia bezalako espezieak ere inguruan habia egiten dutela jakinda.
Oraingo honetan behintzat, jarduera bultzatu dutenek baimena eskatu dute, eta ez da gutxi. Hala egin beharko litzateke beti, baina zoritxarrez ez da ohikoa. Ez dugu ezer esaterik jardueraren inguruan, norberak bere iritzia izan arren, baina sustatzaileek eraku-tsitako jarrera ona, baimenak eskatuz, azpimarratu nahi genuke. Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animaliak eta Landareak kontserbatzeko Zerbitzua okerra egin du. Ez du asmatu baimen hori ematerakoan. Gure ustez ingurua ez da jarduera hori egiteko tokia, baina onartezina dena da aipaturiko hegaztien ugal garaian bertan egitea (marra gorria). Zergatik ez bilatu beste toki bat edo, behin­tzat, ugal garaitik kanpo baimen­tzea, abuztutik abendura esaterako. Ulertezina zaigu. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiari atzera egiteko eskaera luzatu nahi diogu, jarduera orain debekatzeko eskatuz, Hala ez bada, sustatzaileei Aldundiak hartu ez duen gautelazko printzipioa aintzat hartzea eta haiek beraiek data hauetan bertan behera uztea jarduera.
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Igeldo-Mendizorrotz Europako Natura 2000 sarean sartzeko proposamena duela dozena bat urte egin zuen eta, azken urte hauetan, Santa Klara Uhartea Teniseko itsasaldien arteko zabalgunea, Igara-Mendi­zorrotz zein gertuko inguruko itsas eremua Garrantzi Komunita­rioko Lekua lehenbizi eta gero Kon­tserbazio Bereziko Eremua izenda­tzea eskatu dugu, eta, besteak beste, Donostiako Udalarekin lan­tzen ari gara. Igeldo-Tximistarri inguruak balio ekologiko altua du berebiziko garrantzia duelako hegaz­tien ugalketarako. Han mehatxaturik dagoen eta duela gutxira arte desagertuta zegoen ubarroi mottodunen Gipuz­koako ugal koloniarik handiena dago. Zonaldea babestu behar da eta ugal garaian baimenak emateak ez dirudi bide egokiena.

Haritzalde naturzaleen elkartea
2021eko martxoaren 30a

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom